Deialdia: Sevilla FC-Athletic Club (8. J)

Deialdia: Sevilla FC-Athletic Club (8. J)

Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu bihar Ramon Sanchez-Pizjuan zelaian Sevilla FC taldearen aurka 18:30etik aurrera jokatuko den partidarako

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak 23 jokalari deitu ditu Sevilla FC-ren aurka jokatzeko, bihar, urriak 8, LaLigako 8. jardunaldiko neurketan.

Taldea gaur arratsaldean abiatuko da Sevillara. Loiutik 19:00etan aterako dira eta Sevillako aireportura iritsiko dira. NH Collection Sevilla hotelera 20:45ean iristea espero da.

Athletic Cluben deialdia:

Unai Simon, Agirrezabala, Morcillo, I. Martinez, Yeray, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, N. Williams, Guruzeta, Dani Garcia, I. Lekue, Vencedor, De Marcos, Zarraga, Villalibre, Capa, Raul Garcia, A. Herrera, Balenziaga eta Paredes.