
Ospakizunak Puerto Serranon, Bermeon eta Venta de Bañosen
Ospakizunak Puerto Serranon, Bermeon eta Venta de Bañosen
Asteburu honetan, Centenario, Bizkai Buru eta Venteña peñek 25. mendeurrena ospatu dute
Puerto Serranok, Guadalete ibaiaren ertzean dagoen Cadizeko iparraldeko herriak, Athleticen peña bat jarri zuen martxan 1997an, Klubaren mendeurreneko egunetan. San Mamesetik 935 kilometrora peña bat kudeatzea ez da erraza. Eta bestela, esan diezaietela Jose Ramirez eta Antonio Lopezi, Mendeurreneko Peñan erantzukizuna banatzen duten bi bazkideei. Sanchez-Pizjuaneko partida aprobetxatuz, mahaia partekatu zuten bertako agintariekin eta Sevillara joandako ordezkari zuri-gorriekin, Adolfo Plaza zuzendariarekin eta Manolo Delgado Mecorekin.
Bizkaiko peñarik handienetako bat ere urtebetetze garaian dago. Bermeoko Bizkai Buru Peñak ere, bazkide gehien dituen peñetako batek, Zilarrezko Ezteiak ospatu ditu asteburu honetan. Goizalde Santamarina zuzendaria eta Athletic Fundazioko presidentea, Juan Carlos Ercoreca, izan ziren ordezkaru zuri-gorrien buru. Gorka Cubes zuzendaria Palentziako Venta de Baños herritik pasatu zen bezala, Venteña Peñaren XXV. urteurreneko ekitaldietarako.