Lezamak taldean lan egiten du
Athletic Clubek harrobi zuri-gorriaren eguneroko funtzionamenduaren arduradunak bildu ditu lankidetza globalerako oinarriak ezartzen dituen ezohiko jarduera batean
Athletic Clubeko kirol arloak denboraldi hasieran harrobiko futbolariekin egunero lan egiten duten entrenatzaile eta profesionalak bildu zituen euren arteko kohesioa hobetzeko eta euren lankidetza globalerako oinarri bat sortzeko helburuarekin.
Sergio Navarrok, Lezamako zuzendariak, gidatu zuen 'Team Building' hau, eta harrobiko profesional gehienak elkartu zituen lehen aldiz instalazioetatik kanpoko jarduera bateratu batean: "Harrobiko taldeekin zuzenean lan egiten duten langile guztiak deitu genituen Muskizen, eta han talde txikietan banatu genituen. Normalean elkarrekin lan egiten ez duten pertsonak elkarrekin konektatzea zen helburua: beteranoak etorri berriekin, emakume entrenatzaileak gizonezkoen taldeetako teknikariekin... Bilatzen dugun oinarri on hori sortzeko, lehenengo urratsa denok elkar ezagutzea izan behar da, ondokoarekiko eta haien lanarekiko enpatia sortzea".
Talde-dinamikan Muskizetik Zierbenara mendian ibilaldi bat egin zen, bertako Arraun Elkarteak traineruan hasteko ikastaroa eman zuen eta La Arena hondartzan hainbat joko lehiakor eta lankidetzakoak egin ziren. "Datorren urtean errepikatuko dugu, ziur. Denboraldia hasteko jarduera honetarako ezarritako helburuak aise bete dira: elkar hobeto ezagutzen dugu, talde-kontzientzia handiagoa dugu eta elkartuago gaude", adierazi du Navarrok.