Informazio erabilgarria: Athletic Club – Atletico de Madrid

Informazio erabilgarria: Athletic Club – Atletico de Madrid

Larunbat honetan, 21:00etan, San Mamesera 2022/23 LaLigako bederatzigarren jardunaldiko partida ikustera joango direnek aintzat hartu behar dituzten datuak

San Mamesen jokatuko da larunbat honetan (21:00etan) Athletic Cluben eta Atletico Madriden arteko 2022/23 denboraldiko 9. jardunaldia. Jarraian, Katedralera hurbilduko diren guztiek aintzat izan beharko lituzketen hainbat xehetasun zerrendatuko ditugu:

Ateak irekitzea

San Mamesera sartzeko ateak 19:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko. Gaztedi Sokatira Taldeak, Munduko Txapelketatik beste urrezko domina batekin itzuli ondoren, omenaldia jasoko du eta ohorezko sakea egingo du. 

Sarbidea zure bazkide txartelarekin

San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.

Aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango da "nire txartela" atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez.

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Lau aukera daude:

Sarreren salmenta

Txarteldegiak San Mameseko 6. eta 7. ateen artean daude, eta ordutegi honetan egongo dira irekita:

Urriaren 14an, ostirala, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
Urriaren 15ean, larunbata, 10:30etik 13:30era eta 19:00etatik aurrera.

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibo partida hasi arte. Sarrerak online erosi.

Publikoak lau sarrera baino ezingo ditu erosi pertsona bakoitzeko, agortu arte.

San Mames BAT sarrerak

Halaber, San Mameseko erdiko eraztunean, Katedralean esperientzia paregabea bizitzeko Matchday Experience sarrerak salgai daude (partida hasi baino 24 ordu lehenago arte).

San Mames BAT sarrerak online erosi.

Sarrerak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mameseko planoa artikulu honen amaieran).

San Mameseko dendaren irekiera

Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean) 10:00etatik 20:00etara izango da zabalik, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula zure eskaerak.

 

Ostalaritza zerbitzuak

Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 18:00etatik aurrera, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Gainera, 23:00etatik aurrera, gozatu gure establezimenduko DJ saioaz.

Gainera, La Campa de los Ingleses taberna zabalik egongo da 10:00etatik 17:30era, gosari, brunch eta asteburuko menu zerbitzuarekin, eta San Mames Jatetxea 13:00etatik 17:30era.

AC Museoa eta Tour San Mames

Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etatik 19:00etara. Partida eguna denez, San Mameseko Tourra 16:15ak arte bakarrik egin ahal izango da.

Erreserbatu zure lekua orain.