
Muniain Athletic Clubekin jokatutako partiden top 5ean sartu da
Muniain Athletic Clubekin jokatutako partiden top 5ean sartu da
Kapitain zuri-gorriak Markel Susaeta gainditu du 508 neurketa ofizialekin
Iker Muniainek, Atletico de Madriden aurka parte hartuta, Athletic Clubeko elastikoarekin jokatutako partiden rankingean Markel Susaeta eibartarra, jokalari historiko zuri-gorria, gainditu du. Madrildarren kontrako norgehiakokarekin 508 batu ditu kapitainak, horietako 339 LaLigan. Kopako 50, Superkopako 4 eta Europako 61 (54 Europa Leaguen eta 7 Championsen) osatzen dute bere historiala.
Kapitain zuri-gorria podium historikotik oso gertu jarri da, Andoni Iraolarengandik 2 partidatara (510) eta Joseba Etxeberriarengandik 6tara (514).
Athletic Cluben neurketa gehien jokatu dituzten jokalariak
1. Iribar (614)
2. Rojo I (541)
3. Joseba Etxeberria (514)
4. Iraola (510)
5. Muniain (508) 6. Susaeta (507)
Erlazionatutako jokalariak
