
Athletic Club – Villarreal CF neurketarako sarreren salmenta
Athletic Club – Villarreal CF neurketarako sarreren salmenta
Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu urriaren 17tik aurrera
Athletic Clubek eta Villarreal CF taldea urriaren 30ean, igandea, 18:30etan San Mamesen jokatuko duten LaLigako 12. jardunaldiko neurketarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek urriaren 17tik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Club sarrerak webgunearen bitartez.
Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak urriaren 29an, larunbata, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta igandean bertan, hilaren 30ean, 10:30etik 13:00era eta 16:30etatik aurrera.
Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.
Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.