"Alavesi irabazteak sentsazio onak berretsiko lituzke"

"Alavesi irabazteak sentsazio onak berretsiko lituzke"

Talde zuri-gorria Gasteizera abiatuko da bihar azken sailkatuaren aurka jokatzeko, errespetu osoarekin eta partida ona egiteko ardurarekin


Iraia Iturregik agerraldia egin du gaur goizean Lezamako prentsa aretoan, Athletic Clubek bihar Deportivo Alavesen aurka Ibaian jokatu aurretik. Norgehiagoka Liga F-ko 6. jardunaldiari dagokio, eta sailkapenean hamabigarren dauden lehoiek azken sailkatuaren aurka jokatuko dute. Garaipena behar duten bi kluben arteko derbia izango da biharkoa.

Teknikari zuri-gorria kontziente da taldea azken hiru jardunaldietan erori egin dela: "Lehen zazpi jardunaldietan bost talde egokitu zaizkigu, ziurrenik, Championserako lehian egongo direnak. Egutegiak eman digunari aurre egin behar diogu. Amorru apur batekin gaude, hiru puntu bakarrik lortu ditugulako, baina bestalde, jokalariak lanean eta ondo lehiatzen ari dira hurrengo partidetarako. Orain Alavesen neurketan jarri behar dugu arreta. Ibaian irabazteak, zelai zail batean, entrenamenduetan ikusten ditugun sentsazio onak berretsiko lituzke".

Aurkariari dagokionez, Iturregik esan du ez duela lehen lau partidetatik ondoriorik atera nahi hainbeste potentzial duten taldeen aurka jokatu duzunean. Bihar munduko errespetu guztiarekin eta partida on bat egiteko erantzukizunarekin goaz. Egia da bi taldeak puntu premian iritsi ginela eta litekeena da hori zelaian nabaritzea".