Beteranoek Gernikaren mendeurrenean parte hartuko dute

Beteranoek Gernikaren mendeurrenean parte hartuko dute

Bihar igandea, urriak 23, 11:30ean Athletic Clubek ordezkaritza izango du efemeride berezi honetan

Gernika Club Kirol Elkartearen mendeurrena dela eta, Athleticeko jokalari ohien elkarteak Busturialdeko taldeko beteranoen eta Athleticekoen arteko futbol partida batean parte hartuko du. Partida bihar izango da (11:30ean) Urbietako udal zelaian eta Xabier Losantos Omar epaile ohiak zuzenduko du.

Rafa Dehesa entrenatzaileak jokalari zuri-gorri hauek deitu ditu hitzordu honetarako: Gorka Iraizoz, Asier Abad, Luis Fernando, Javi Casas, Goio Soria, Roberto Urizar, Fernando Amorebieta, Gorka Soria, Mikel Amezaga, Joseba Arriaga, Anton Olondo, Alain Gonzalez, Iker Madariaga, Jon Ander Izarra, Julen del Val, Ibon Gutierrez, Anton Arteaga, Sote Garcia, Asier Ormazabal eta Eleder Acedo.