Deialdia: FC Barcelona-Athletic Club (11. J)

Deialdia: FC Barcelona-Athletic Club (11. J)

Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu bihar Spotify Camp Nou zelaian FC Barcelona taldearen aurka 21:00etatik aurrera jokatuko den partidarako

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak 23 jokalari deitu ditu FC Barcelonaren aurka jokatzeko, bihar, urriak 23, LaLigako 11. jardunaldiko neurketan.

Taldea bihar goizean abiatuko da Barcelonara. Loiutik 10:30ean aterako dira eta Bartzelonako aireportuan lur hartu ondoren, Intercontinental Barcelona hotelera helduko dira 12:30ak aldera.

Athletic Cluben deialdia:

Unai Simon, Agirrezabala, Morcillo, Vivian, I. Martinez, Yeray, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, N. Williams, Guruzeta, Dani Garcia, I. Lekue, Vencedor, Yuri, De Marcos, Zarraga, Raul Garcia, Ander Herrera, Balenziaga eta Paredes.