Partida aurrekoa: FC Barcelona-Athletic Club (LaLiga 11. J)

Partida aurrekoa: FC Barcelona-Athletic Club (LaLiga 11. J)

Talde kataluniarraren eta lehoien arteko norgehiagokaren intereseko datu guztiak

Athletic Clubek FC Barcelonaren aurka jokatuko du gaur Spotify Camp Noun, San Mamesetik urrun jokatuko duen bigarren partida jarraian. Joan den asteartean Getafe CFren kontra erdietsitako berdinketaren ondoren, lehoiek estu jarri nahi dute bere aurkaria eta garaipena lortu, txapelketako lehen postuetatik ez aldentzeko. Oraindik etxetik kanpo galdu gabe, zuri-gorriek euren onena eman beharko dute elkar bikain ezagutzen duten bi talderen arteko talkan emaitza positiboren bat lortzeko. Inoiz mailaz jaitsi ez diren txapelketako bi talde klasikoren arteko norgehiagoka izango da.



Deialdia

Entrenatzaile zuri-gorriak hurrengo futbolarien zerrenda osatu du FC Barcelonaren aurka jokatzeko. Azken jardunaldiarekin alderatuz, Morcillo itzuli da Caparekin batera kanpoan gelditu den Villalibreren ordez.



Valverde 
 


Hemen errepasatu osorik kataluniarren eta zuri-gorrien arteko neurketaren aurretik Ernesto Valverdek egindako adierazpenak. 

Aurkaria







1899an sortua, Athletic Club sortu baino urtebete geroago, gaur gaueko aurkariak palmares zabala du. 26 Liga, 31 Kopa, 13 Superkopa eta 5 Europako Kopa nabarmentzen dira bertan.

Talde blaugranak emaitza gazi-gozoak lortu ditu denboraldi honetan. LaLigako bigarren postuan egon arren, hainbat emaitza txar lortu ditu: egoera zaila Txapeldunen Ligan eta Real Madriden aurkako porrota Santiago Bernabeun. Xavi Hernandezen mutilak garaipenaren bidera itzuli dira Villarreal CF mendean hartuta.



Estatistikak

1928/29 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, bi taldeek 182 partida jokatu dituzte. Orain artean erdietsi diren emaitzak ez dira baikorrak izan talde zuri-gorriarentzat: 60 partida irabazi dituzte, 31 berdindu eta 91 galdu.

Spotify Camp Noun jokatutako neurketei dagokienez, lehoiek 17 garaipen, 10 berdinketa eta 64 porrot erdietsi dituzte 91 norgehiagokatan.

Bi taldeen arteko azken bost neurketei erreparatuz, Bartzelonan, zuri-gorriek lau porrot eta berdinketa bat pilatu dituzte.


Kontsultatu FC Barcelonaren aurkako estatistikak hemen. 

Athleticzaleak munduan zehar

Zauden tokian zaudela, ez galdu gure Athleticen partida.