
Kluba |
Gernikaren ehun urteak, beteranoekin batera
Gernikaren ehun urteak, beteranoekin batera
Athletic Clubek hitzartutako taldearen mendeurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu zuen
Gernika Club Kirol Elkartearen ehun urteak topera ospatu ziren atzo, Athletic Clubeko beteranoekin batera.
Klub zuri-gorriak bere hitzartutako taldea lagundu nahi izan zuen Gernikako Urbieta udal zelaian eta harmailetan giro aparta egon zan.
Emaitza lehoi ohien aldekoa izan zen, 0-2 mendeurreneko taldea garaituta Fernando Amorebietaren bi golei esker.