
Girona FC-Athletic Club neurketarako sarrerak
Girona FC-Athletic Club neurketarako sarrerak
Bi klubek 25 eurotako prezioa adostu dute kanpoko zaleentzako
Girona FC taldeak 306 sarrerak bidaliko dizkio Athletic Clubi. Athletic Club eta Girona FC akordio batera iritsi dira kanpoko zaleentzako sarreren prezioa 25 eurotakoa izateko Montilivin (azaroaren 4an, ostirala, 21:00etan) eta San Mamesen (2023ko otsailaren 26aren asteburuko 23. jardunaldia) jokatuko diren partidetarako.
Sarrerak erosi nahi duten bazkideak Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke urriaren 26tik, asteazkena, 10:00etatik, urriaren 28ra arte, ostirala, 10:00etara. Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke.
Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data, NAN zenbakia eta bidaia plana adieraztea ere.
Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.
Erlazionatutako partidak
Girona FC - Athletic Club

