Informazio erabilgarria: Athletic Club – Villarreal CF

Informazio erabilgarria: Athletic Club – Villarreal CF

Igande honetan, 18:30ean, 2022/23ko LaLigako hamabigarren jardunaldiari dagokion partidara San Mamesera joango direnek aintzat hartu behar dituzten datuak

Igande honetan (18:30), Athletic Cluben eta Villarreal CFren arteko LaLigako partida jasoko du San Mamesek, 2022/23 denboraldiko 12. jardunaldiari dagokiona. Partida berezia izango da, ez bakarrik neurketak duen erakargarritasunagatik, baita Katedaralaren zabalgunean partida hasi aurreko orduetan ospatuko den 'Athletic Plaza' jardunaldi berriak sortuko duen giroagatik ere.

Jarraian, San Mamesera hurbilduko diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak azalduko dira:

Berritasuna, 'Athletic Plaza'

Igande eguerditik aurrera, San Mameseko zabalgunea jaia protagonista izango den euskal plaza tradizional bihurtuko da, non familia athleticzaleak munduko klub bakar bateko kideak direla ospatzeko aukera izango duen.

13:30etik aurrera, Gatibu euskal rock-taldeak formatu akustikoan bertartzen direnen belarriak gozaraziko ditu. Gainera, emanaldiaren aurretik eta ondoren, Oihan Vega DJ-ak bestelako musikarekin athleticzaleak dantzaraziko ditu estadioaren aurrean.

'Athletic Plaza'-n jolas- eta kirol-jarduerak ere egingo dira, batez ere txikienei zuzendutakoak: 3x3 futbol txapelketa, giza futbolina, Esportsak: Play Station, txirrista puzgarriak, rokodromoa, pintakarak eta txapa-tailerra.

Ateak irekitzea

San Mamesera sartzeko ateak 17:00etatik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko.

Sarbidea zure bazkide txartelarekin

San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.

Aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango da "nire txartela" atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez.

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Lau aukera daude:

Sarreren salmenta

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:

Larunbatean, urriaren 22an, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
Igandean, urriaren 23an, 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik aurrera.

Sarrerak online erosi.

Ikusleek pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango dituzte, horiek agortu arte.

San Mames BAT sarrerak salmenta

San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.

San Mames BAT sarrerak online erosi

Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikus San Mames planoa artikulu honen amaieran).

San Mameseko dendaren irikiera

Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean dagoena) 10:00etatik 21:00etara egongo da irekita, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

Ostalaritza zerbitzuak

Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sport tabernan, 13:00etik aurrera. Edari- eta janari-eskaintza zabala dago, baita partida bere pantaila erraldoietan ikusteko aukera.

Gainera, La Campa de los Ingleses taberna 10:00etatik 15:30etara egongo da zabalik, gosari, brunch eta asteburuko menuekin, eta San Mames Jatetxea 13:30etik 16:30era.

AC Museoa eta Tour San Mames

Partida baino lehen, Athletic Club Museoa (20. atearen ondoan dagoena) bisitatu ahal izango da, 10:00etatik 16:30era, baina San Mameseko Tourra, 13:45ak arte egongo da erabilgarri.

Erreserbatu zure lekua orain.