
Athletic Club – Real Valladolid CF neurketarako sarreren salmenta
Athletic Club – Real Valladolid CF neurketarako sarreren salmenta
Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu urriaren 31etik aurrera
Athletic Clubek eta Real Valladolid CF taldeak azaroaren 8an, asteartea, 20:00etan San Mamesen jokatuko duten LaLigako 14. jardunaldiko neurketarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek urriaren 31etik aurrera erosi ahal izango dituzte sarrerak Athletic Cluben webgunearen bitartez.
Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak azaroaren 7an, astelehena, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta asteartean bertan, hilaren 8an, 10:30etik 13:00era eta 18:00etatik aurrera.
Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.
Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.