
17 urtez azpiko munduko txapeldunei omenaldia
17 urtez azpiko munduko txapeldunei omenaldia
Jone Amezaga, Sara Ortega, Marina Artero eta Eunate Astralaga Athletic Clubeko jokalariek ohorezko sakea egingo dute Real Valladoliden aurkako partidaren atarian
Athletic Clubek omenaldia egingo die San Mamesen Jone Amezaga, Sara Ortega, Marina Artero eta Eunate Astralaga jokalari gazteei Real Valladoliden aurkako LaLigako hamalaugarren jardunaldiko norgehiagokan. Harrobiko jokalari zuri-gorriek ohorezko sakea egingo dute hasierako txistua jo aurretik.
Lau jokalariek urte bizia eta arrakastaz betea bizi izan dute Espainiako selekzioarekin. Lehenik eta behin, Bosnian maiatzean jokatutako 17 urtez azpiko Europako Txapelketako txapeldunorde izendatu ziren. Orain Indian ospatu den Munduko Txapelketan urrezko domina eskuratu dute.
Orain arte, munduko zazpi txapeldun zeuden Athletic Clubeko beheko mailetan. Paula Aranak, Nerea Nevadok eta Naroa Uriartek maila bereko Munduko Txapelketa irabazi zuten 2018an Uruguain, eta uda honetan Ane Elexpuru, Clara Pinedo eta Maite Zubieta 20 urtez azpiko munduko txapeldun izendatu ziren Costa Rican.
San Mameseko zalegoari Real Valladoliden aurkako partidara harrobiko jokalari zuri-gorrien omenaldian parte hartzeko behar besteko aurrerapenarekin joateko eskatzen zaio.
