
Sopelako Ander Capa Athletic Club Peñaren sorrera
Sopelako Ander Capa Athletic Club Peñaren sorrera
Portugaleteko jokalaria bere izena daraman peñaren inaugurazio ofizialean izan da
2020ko martxoaren hasieran, Ander Capak oniritzia eman zion bere izena eta figura Uribe Kostan sortzen ari zen peña berriaren estandarte gisa islatzeko. Egoitza Zutarri Tabernan duela, egurrez forratutako panel eder bat aurki daiteke, jokalari portugaletetetarraren irudi eta sinadura horren lekuko duelarik: Sopelako Ander Capa Athletic Club Peña. Erakargarritasun ukaezina du Larrabasterra plazan eta metro geltokitik igarotzean dagoen lokal horren atea gurutzatzeak.
Peñaren gainerako barne-makineria martxan jartzen zuen oniritzitik bi aste baino ez zirela igaro, osasun-krisiak eztanda egin zuen. Alarma-egoera iritsi zen, eta COVID-19aren pandemiak dena aldatu zuen. Peñak pertsiana berriro altxatu behar izan zuen hiru hilabete beranduago eta ofizialtasunak eskatzen duen paperari aurre egin behar izan zion. Koronabirusak eta ondorengo murrizketa guztiek eragin zuten tramitea erraza ez izatea. 2021eko udan Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteen erregistro orokorrean sartu ziren; beraz, Athletic Clubeko Peñen Elkartean izena ematea besterik ez zen falta. Egutegi zuri-gorriak joan den udaberrian eragotzi zuen Peñari merezitako ongi etorria ematea. Baina, orain egingarria izan da eta Ander Capa Goizalde Santamarina eta Gorka Cubes Zuzendaritza-batzordeko kideekin batera egoitzara bertaratu da. Hegaleko jokalari zuri-gorriak dagoeneko ofizialki badu bere erreferentziazko tokia Larrabasterran.