Deialdia: Girona FC-Athletic Club (13. J)

Deialdia: Girona FC-Athletic Club (13. J)

Ernesto Valverdek 22 jokalari deitu ditu bihar Montilivin Girona FC taldearen aurka 21:00etatik aurrera jokatuko den partidarako

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak 22 jokalari deitu ditu Girona FC-ren aurka jokatzeko, bihar, azaroak 4, LaLigako 13. jardunaldiko neurketan.

Taldea bihar goizean abiatuko da Girona. Loiutik 10:30ean aterako dira eta Gironako aireportuan lur hartu ondoren, Hotel Palau de Bellavista Gironara 12:15ak aldera iritsiko dira.

Athletic Cluben deialdia:

Unai Simón, Agirrezabala, Morcillo, Vivian, I. Martínez, Yeray, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, N. Williams, Guruzeta, I. Lekue, Vencedor, Yuri, De Marcos, Zarraga, Villalibre, Capa, Raúl García, Balenziaga eta Paredes.