“Denboraldiko partidarik txarrena izan da”

“Denboraldiko partidarik txarrena izan da”

Ernesto Valverdek Girona taldearen nagusitasuna onartu du eta porrota "justua" dela uste du

Entrenatzaile zuri-gorriak argi eta garbi hitz egin du Montiliviko prentsaurrekoan, LaLigako 13. jardunaldia amaitu ostean: "Denboraldiko partidarik txarrena izan da. Lehen minututik hobeto kokatuta egon dira zelaian eta ez gara oso ondo aritu jokoan. Ez diogu neurketari abiadurarik sartu eta eurek izan dituzte partidako aukerarik onenak. Gure gabeziak gehiago ikusten dira erritmoa ezartzen ez dugunean. Partida on batetik gentozen, eta gaur guztiz kontrakoa izan da. Porrot justua da".

"Ez diogu atzerago kokatu den talde bati ekiteko moduko irtenbiderik aurkitu. Ez dugu espazioa aurkitu eta baloia lapurtzen ziguten bakoitzean, gol egoerak sortzen zizkiguten. Partidaren intentsitatea ez da egokia izan, ezta behar genuena ere partida aurrera atera ahal izateko", gaineratu du.