
Informazio erabilgarria: Athletic Club – Real Valladolid CF
Informazio erabilgarria: Athletic Club – Real Valladolid CF
Astearte honetan, 20:00etan, 2022/23ko LaLigako hamalaugarren jardunaldiari dagokion partidara San Mamesera joango direnek aintzat hartu behar dituzten datuak
San Mamesen jokatuko da larunbat honetan (20:00etan) Athletic Cluben eta Real Valladoliden arteko 2022/23 denboraldiko 14. jardunaldia. Jarraian, Katedralera hurbilduko diren guztiek aintzat izan beharko lituzketen hainbat xehetasun zerrendatuko ditugu:
Ateak irekitzea
San Mamesera sartzeko ateak 18:30etik aurrera egongo dira zabalik. Jone Amezaga, Sara Ortega, Marina Artero eta Eunate Astralaga Athletic Clubeko jokalariek ohorezko sakea egingo dute partidaren atarian. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko.
Sarbidea zure bazkide txartelarekin
San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.
Aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango da "nire txartela" atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez.
Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Lau aukera daude:
- Bazkidearen txartel fisikoa beste athleticzale bati lagatzea
- Bazkide-txartel digitala aplikazio ofizialaren bidez beste pertsona bati lagatzea
- Bazkide-txartela Klubari lagatzea
- Gazte Abonua Klubari uztea web bidez
Sarreren salmenta
San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:
- Astelehenean, azaroaren 7an, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
- Asteartean, azaroaren 8an, 10:30etik 13:00etara eta 18:00etatik aurrera.
Ikusleek pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango dituzte, horiek agortu arte.
San Mames BAT sarrerak salmenta
San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.
San Mames BAT sarrerak online erosi
Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikus San Mames planoa artikulu honen amaieran).
San Mameseko dendaren irikiera
Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean dagoena) 10:00etatik 22:30era egongo da irekita, etenik gabe.
Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.
Ostalaritza zerbitzuak
Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sport tabernan, 18:30etik aurrera. Edari- eta janari-eskaintza zabala dago, baita partida bere pantaila erraldoietan ikusteko aukera.
Gainera, La Campa de los Ingleses taberna 9:30etik 17:30era egongo da zabalik, gosari, brunch eta eguneko menuekin, eta San Mames Jatetxea 13:00etatik 17:30era.
AC Museoa eta Tour San Mames
Partida baino lehen, Athletic Club Museoa (20. atearen ondoan dagoena) bisitatu ahal izango da, 10:00etatik 18:00etara, baina San Mameseko Tourra, 15:15ak arte egongo da erabilgarri.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Valladolid

