
Partida Aurrekoa: Athletic Club-Real Valladolid CF (LaLiga 14. J)
Partida Aurrekoa: Athletic Club-Real Valladolid CF (LaLiga 14. J)
Munduko Txapelketak behartutako geldialdiaren aurretik, zuri-gorriek LaLigako azken partida jokatuko dute gaur Valladolideko taldearen aurka
Badator San Mameseko urteko azken partida ofiziala. Lehoiek garaipena lortu nahi dute zaleen aurrean Athletic Clubek aurten Katedralean jokatuko duen azken neurketa ofizialean. Talde bisitaria Real Valladolid CF izango da, LaLigako klasikoetako bat, nahiz eta Lehen Mailara aurten igo berri den. Pachetak zuzentzen duen taldeak, deserosoa eta azkarra kontraerasoan, aurrreko jardunaldiko porrotak eragin zuen aho-zapore txarra atzean utzi nahi duen Athletici aurre egin beharko dio.
Deialdia
Ernesto Valverdek honako futbolarien zerrenda hau osatu du Real Valladolid CF-en aurka jokatzeko. Dani Garciak min hartuta jarraitzen du. 25 jokalari deitu dituenez, bi zerrendatik kanpo geldituko dira partida hasi baino lehen.
Valverde
Errepasatu hemen Ernesto Valverderen adierazpenak, Athletic Club eta Real Valladolid CF-en arteko aurrez-aurrekoaren atarian.
Aurkaria
1928ko ekainaren 20an sortu zen, Club Deportivo Español eta Real Union Deportiva taldeen arteko fusioaren ondorioz. 'Blanquivioleta' ezizenez ezagututa, kluba identifikatzen duten koloreak morea eta zuria dira, sorreratik lehen kamisetan marra bertikalen eran erabiliak. 1982tik Jose Zorrilla zelaian jokatzen du lokal gisa, 27.618 ikuslerentzako edukiera duena.
45 denboraldi egin ditu Lehen Mailan, eta palmaresean 1984ko Ligako Koparen edizioa du, baita Bigarren Mailako hiru txapelketa eta Hirugarren Mailako lau txapelketa ere. Errege Kopako txapeldunorde izan da birritan (1949/50 eta 1988/89), eta UEFA Kopako bi ediziotan parte hartu du (1984/85 eta 1997/98), baita desagertutako UEFA Errekopako batean ere (1989-90). Liga SmartBank-eko amaiera frenetikoaren ondoren, iaz LaLigara zuzenean igotzea lortu zuen, play offean parte hartu beharrik izan gabe.
Gaur egun, Valladolideko taldea sasoi onean iristen da geldialdiaren aurreko azken jardunaldira. Azken 15 puntuetatik bederatzi lortu dituzte Elche CF bezalako maila salbatzeko aurkari zuzenen aurka, edota kalitate handia duten Reala edo RC Celta bezalako aurkarien aurka. Etxetik kanpo, berriz, CA Osasuna eta RCD Espanyolen aurka galdu zuten. Sailkapenean 17 puntu dituzte eta hamargarren postuan daude kokatuta, sailkapenaren erdi-erdian.
Estatistikak
Arestian aipatu dugun bezala, Real Valladolid CF LaLigako klasikoa da eta bi taldeek 90 partidatan neurtu dituzte indarrak Estatuko txapelketan. Balantzea positiboa da Athleticen alde: 39 garaipen, 26 berdinketa eta 25 porrot.
Bestalde, San Mamesen jokatutako partidei dagokienez, datuak oso onak dira oraindik Athleticentzat. Jokatutako 45 partidetatik 30 garaipenean amaitu dira, 12 berdinketan eta hiru besterik ez porrotean.
Real Valladolid CF taldeak ezin izan du garaipenik lortu Katedrala bisitatu duen azken bost aldietan (hiru berdinketa eta bi garaipen Athleticen alde). Are gehiago, Valladolideko taldeak Bilbotik hiru puntuak eskuratu zituen azken aldia 2003/04 denboraldian izan zen; hau da, zortzi denboraldi daramatza San Mamesen garaipena eskuratu gabe.
Kontsultatu Real Valladolid CF-en aurkako estatistika guztiak hemen.
Athleticzaleak munduan zehar
Zauden lekuan zaudela, ziurtatu gure Athleticen neurketa ez galtzeaz.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Valladolid

