Umeen sarrerak C.A.Osasuna taldearen kontra

Umeen sarrerak C.A.Osasuna taldearen kontra

Haurrentzako sarrerei buruzko San Mameseko Ligako hurrengo partiduan informazioa jaso ezazu

Azaroaren 9tik azaroaren 11ko 18:00etara, hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Clubari laga ahal izango diote*, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan**, Ligako hamaseigarren jardunaldiaren Athletic Club-C.A.Osasuna neurketarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, hurrengo loturan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 200 sarrera, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean. 

Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian datorren urtarrilan. Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/txoko

ADI EGON:
* Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.