

Unai Simon eta Nico Williams, Luis Enriquek deituta Espainiako selekziorako, eta Iñaki Williams, Otto Addok deituta Ghanako selekzioarekin, 2022ko Qatarreko Munduko Txapelketan izango dira, azaroaren 20tik abenduaren 18ra. Hiru zuri-gorriek, beraz, bat egingo dute Athletic Clubeko futbol-ekitaldi handienean parte hartzeko hautatu dituzten jokalarien zerrenda historikoarekin. 1930ean Uruguain jokatu zen lehen Munduko Txapelketatik 2018ko Errusiako azkenera arte 24 lehoi egon dira. Horietako bi, Julen Guerrero eta Rafa Alkorta, birritan izan dira deituak.
Zuri-gorriak Munduko Txapelketan
Zuri-gorrien presentzia handiena Italian (1934) izan zen Cilaurren, Muguerza, Gorostiza, Lafuente eta Iraragorriren parte-hartzearekin. Brasilgo Munduko Txapelketan (1950), ‘Zarraren Gola’ Ingalaterra faboritoari ospetsu egin zen. Erdiko aurrelari erandiotarraz gain, Gainza eta Panizo joan ziren bertara, baita Nando ere, baina azken honek ez zuen partidarik jokatu. 2010ean Hegoafrikan titulua lortu arte Espainiako selekzioaren sailkapenik onena izan zen Munduko Kopa hura (4. postua). Carmelo eta Koldo Etxebarria, Garayrekin bat egin zutenak, orduan FC Barcelona taldean, protagonista izan ziren Txilen (1962).
Iribarrek nazioartean betetako 49 partiden artean, Ingalaterran (1966) jokatu zituen hirurak daude. Dani, bere partida bakarrean sartutako golarekin, 22 jokalariko zerrendan sartu zen Argentinarako (1978), eta Urkiaga eskuin hegalekoa izan zen Espainiako Munduko Txapelketako ordezkari zuri-gorri bakarra. San Mamesen hiru neurketa jokatu ziren, Ingalaterra multzoburua izanik. Miguel Muñoz hautatzaileak hiru lehoi deitu zituen Mexikorako (1986): Zubizarreta, Goikoetxea eta Julio Salinas, eta Andrinua eta Alkorta erdiko atzelariak Athleticen ordezkari izan ziren Italiako hitzorduan, 1990ean. Julen Guerrerok bi Munduko Txapelketa kateatu zituen, 1994koa eta 1998koa, azken honetan Alkortarekin, bigarren aldiz jokalari zuri-gorri gisa, eta Joseba Etxeberriarekin batera.
XXI. mendean, Munduko Kopan parte hartu duten lehoiak Javi Martinez eta Fernando Llorente izan dira, Hegoafrikan (2010), non Espainiako selekzioak titulua eskuratu zuen, eta Kepa Arrizabalaga, Errusian (2018), nahiz eta debutatu gabe geratu.
- ITALIA 1934: Cilaurren, Muguerza, Gorostiza, Lafuente eta Iraragorri.
- BRASIL 1950: Zarra, Gainza, Panizo eta Nando.
- TXILE 1962: Carmelo eta Koldo Etxebarria.
- INGALATERRA 1966: Iribar.
- ARGENTINA 1978: Dani.
- ESPAINIA 1982: Urkiaga.
- MEXIKO 1986: Zubizarreta, J. Salinas eta Goikoetxea.
- ITALIA 1990: Andrinua eta Alkorta.
- AEB 1994: Guerrero.
- FRANTZIA 1998: Guerrero, J. Etxeberria eta Alkorta.
- HEGOAFRIKA 2010: Llorente eta J. Martinez.
- ERRUSIA 2018: Kepa Arrizabalaga.
- QATAR 2022: Unai Simon, I. Williams eta N. Williams.



Raúl García: “Indartsu sentitzen naiz maila gorenean jarraitzeko”
Lehen taldea
Aurrelari zuri-gorria pozik dago Athleticen , "entrenatzailea konbentzitu eta ahal dudan guztia jokatzeko lanean"


Zuzenean: Raul Garciaren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarrai ezazu streaming bidez Athletic Clubeko jokalariaren agerraldia Lezamako prentsa aretotik


Alegazioak Yuri Berchicheren lehen txartel horia dela eta
Lehen taldea
Athletic Clubek alegazioak aurkeztu dizkio joan den ostiraleko Cadizen aurkako epaile aktari Lehiaketa Batzordean


Lan plangintza otsailaren 11ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka otsailaren 11ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


"Abiapuntu ona da"
Lehen taldea
Ernesto Valverdek bigarren itzulia ondo hasi izana ospatu du, Cadizen aurka lortutako garaipenaren ostean


San Mames Sanceten erritmora berotu da
Lehen taldea
Cadizek Athleticen bolada txarraren hutsak ordaindu ditu nafarraren hiru golei eta Yerayren beste bati esker


Deskargatu Athletic Club - UDG Tenerife partidaren buletina
Lehen taldea
Eskuragarri duzu Lezaman jokatuko den Liga F-ko 18. jardunaldiaren inguruan datu interesgarrienak biltzen dituen buletina


Partida aurrekoa: Athletic Club-Cadiz CF
Lehen taldea
Sergio Gonzalezek zuzentzen duen taldea denboraldiko momenturik onenean helduko da San Mamesera, azken partidetan 15 puntutik 8 lortuta


Deialdia: Athletic Club-Cadiz CF (20. J)
Lehen taldea
Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu bihar, otsailak 3, 21:00etan San Mamesen jokatuko den partidarako
-150.jpg)
.jpg)
Deskargatu Athletic Club-Cadiz CF partidako buletina
Lehen taldea
Gozatu San Mamesen jokatzen diren partiden ohiko buletinaz, norgehiagokaren aurreko eduki guztiekin