"Badakigu partida hauek zailak direla"

"Badakigu partida hauek zailak direla"

Maila desberdinekoak izan arren, Ernesto Valverde ez da UD Alziraz fio eta "zelaian erakutsi beharko dutela" uste du

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak bere iritziak eman ditu lehoien Kopako estreinaldiaren atarian. Bihar gaueko 21:00etatik aurrera Luis Suñer Pico estadioan UD Alziraren aurka neurtuko dituzte indarrak, Segunda RFEF mailan lehiatzen duen arerioa eta kanporaketa honi Lehen Mailako talde bat gainditzeko asmoa daukana: "Partida hau erraza dela uste dutenak neurketa hauetako bat ez dute inoiz jokatu ezta jokatuko. Badakigu partida hauek zailak direla, urtero beti izaten baitira lauzpabost ezusteko hasieran, eta denboraldi erdia hondatu ahal dizula pentsatuz egin behar diogu aurre. Txapelketa honetan guk lehiatu nahi dugu. Aurkaria errespetatu behar dugu, argudioak dituelako. Ez dago ondo sailkatuta, baina ondo egiten ditu gauzak. Etxean jokatzen dute eta gu irabazten saiatzeko gogo bizia dute. Erritmo eta abiadurari dagokionez, argi dago desberdintasuna dagoela, baina hori gero zelaian erakutsi behar da. Jokatzen saiatzen diren jokalari teknikoak dituzte, estrategia-joko bikaina, eta adi egon behar dugu. Bermeekin aurre egin behar diogula pentsatzetik abiatuta eta gal dezakezula jakinda, orduan hasten zara irabazten. Bestela, bidean gera zaitezke. Asko dago irabazteko, eta horixe da izan behar dugun pentsamoldea, hil ala biziko norgehiagoka delako".

Bestalde, Valverdek, bere jokalariek beste edozein partidatara bezala kontzentratuta irten behar dutela azpimarratu du: "Egia da lan berezia egin behar dela partida hauetarako, aurkaria maila baxuagokoa delako sentsazioak engainatzera eta akats bat egitera eraman zaitzakeelako. Gero, gainera geldialdi bat dago eta hori ere burutik kendu behar da. Ondo gaude, animatuta eta ia jokalari guztiak prest daude Kopako partida honi aurre egiteko, LaLigako lehen fasea amaitu ondoren. Irabazten saiatzeko talde bat jarriko dugu".

Azkenik, entrenatzaile zuri-gorriak Kopak ilusio handia eragiten diela aitortu du: "LaLiga dagoen bezala, badirudi bi taldek jokatuko dutela garaikurra, eta Kopan beti izaten dira ezusteko gehiago. Hori da Alzirak planteatzen duena, haiek partida honengatik ilusioa baitute. Guk eta beste guztiok zozketetan gertatzen dena eta nola doan kontuan hartuta, titulu bat irabazteko aukera gehiago izan ditzakegula uste dugu".