
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2022-23
- UD Alzira - Athletic Club
UD Alzira - Athletic Club


- Berenguer 16'
- Nico Williams 42'
KokapenaLuis Suñer Picó , Alzira
Athletic, Kopan ere irribarretsu
Lehoiek lehen kanporaketa gainditu dute Berenguer eta Nico Williamsen golei esker

Athletic geldialdira doa etxeko lanak eginda eta irribarretsu. Laugarrenak LaLigan eta UD Alziraren aurkako Kopako lehen kanporaketa aise gaindituta, Ernesto Valverderen jokalariek atseden hartuko dute abendu amaieran euren txapelketa gogokoenaren bigarren kanporaketarekin eta Real Betisi egin beharreko bisitarekin hasteko. Berenguer eta Nico Williamsen golek aldeak markatu zituzten Valentziako hirian bildu ziren 700 jarraitzaile zuri-gorrien poztasunerako.
Zuri-gorriek seriotasun handiz hartu zuten norgehiagoka. Hala ikusi zen hasieratik, Villalibrek gola sartzeko aukera izan zuenean, baina Andreuk geldiketa ona egin zion. Asier bera izan zen 0-1ekoa erraztuko zuena Berenguerrenganako baloiarekin, azken honek atezainarekin buruz burukoan irabazita.
Athleticek partida erabakita utzi zuela zirudien Berenguer eta Nico Williamsen arteko jokaldian; bere bigarren jaurtiketan baloia sareetara bidali zuen Nicok atsedenaldiaren atarian. Abantaila markagailuan handitu zitekeen bigarren zatiaren hasieran, baina Villalibrek ezin izan zuen etxeko atezaina gainditu. Eta gero Yurik hirugarrena egin zezakeen Solbes atzelariak aurpegiarekin baloia atera ez balu.
Ez zen hirugarrena sartu eta Julen Agirrezabalarengana jo behar izan zuen Athleticek. Atezain donostiarrak partidako geldiketa egin zuen. Ez zen bakarra izango, bigarren bat iritsi baitzen. Alzirak geratzen zitzaionarekin estutzen zuen, baina egia da lehoiek Iñaki Williamsen bi aukeratan partida amaitu zezaketela. Jomuga beteta eta orain asteazkenean zozketatik aterako den aurkariaren zain.
Hamaikakoan

Lluís Andreu
Abraham
Fer Cortijo
Kaiser
Javier Soler
Beceiro
Álvaro Gómez
Solbes
Marenyà
Pitu
Javi Serra
Ordezkoak
Adrián F.
Marcos
Lado
Zarzo
Carlos M.
Selfa
Marzà
Sergio G.
Pulpón
Ramón López
Entrenatzaileak
Marc García

UD Alzira
Hamaikakoan

Lluís Andreu
Abraham
Fer Cortijo
Kaiser
Javier Soler
Beceiro
Álvaro Gómez
Solbes
Marenyà
Pitu
Javi Serra
Ordezkoak
Adrián F.
Marcos
Lado
Zarzo
Carlos M.
Selfa
Marzà
Sergio G.
Pulpón
Ramón López
Entrenatzaileak
Marc García

Athletic Club
Hamaikakoan
