Alziran ekin diogu Kopari

Alziran ekin diogu Kopari

Giro eder batean murgildurik, Luis Suñer Picóko harmailetan athleticzale ugari zeudela, Athletic Clubek UD Alzira gainditu zuen Kopako txapelketako lehen kanporaketan

Athletic Clubek Alziran eman zion hasiera 2022-23ko Kopari. Lehoiek zuri-gorrien aurka maila ona eman zuen talde valentziarra gainditu zuten, eta horrela txapelketako hurrengo txandara pasa ziren. Harmailetako ikuskizuna sekulakoa izan zen. Etxeko taldearen zaletuek euren taldea izugarri bultzatu zuten, eta ehunka athleticzalek Luis Suñer Pico estadiotik Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldea lagundu nahi izan zuten. Bi afizioak errespetua, elkarbizitza eta festaren eredu izan ziren. Gure zaleak, beste behin, izugarriak Athleticek jokatzen duen edozein lekutan gertatzen ohi den bezala.