Athletic Clubek Sestao River izango du berriro aurkari Kopan

Athletic Clubek Sestao River izango du berriro aurkari Kopan

Athletic Clubek talde bizkaitarra izango du aurrez aurre Las Llanasen, abenduaren 20an 21:00etan jokatuko den bigarren kanporaketan

Athletic Clubek Sestao River Club izango du aurkari 2022-23 Kopako bigarren kanporaketan. Kanporaketa, partida bakarrera, abenduaren 20an jokatuko da Las Llanasen, 21:00 etan. Lehoiek kanporaketa bera jokatu zuten 2019-20 denboraldian.  Zozketaren baldintzak direla eta, Kopako partidak maila txikiagoko taldearen estadioan jokatuko dira beti eta, horregatik, gure aurkariaren futbol zelaian futbol bizkaitarraren festa biziko da berriro.

Bi taldeek txapelketa honetan neurtu zituzten indarrak duela hiru denboraldi, zuri-gorrien aldeko emaitzarekin, Villalibre eta Yuriren golekin, bakoitzak bina. Beste hiru aldiz jokatu dute elkarren aurka Kopan. 1988-89 denboraldian garaipen zuri-gorri batekin (1-0) itzulerako partidan Las Llanasen joaneko partidan golik gabeko berdinketa lortu ondoren. Aurretik, Athletic ere sailkatu zen bi kanporaketetan: 1981-82an, Sestaon joaneko 1-0ekoa irauli zuen geroago lortutako 2-0eko emaitzari esker; eta 1982-83an, San Mameseko itzuleran lortutako golik gabeko berdinketa baliatu zuen talde zuri-gorriak 0-1ekoa joanekoan lortu eta gero. 

Aitor Callek zuzentzen duen taldea Segunda Federacioneko 2. multzoko liderra da 24 punturekin, zazpi garaipen eta hiru berdinketen ostean.