

Lezaman entrenatzen duten jokalarien kirol-errendimendu handiena bultzatzeko asmoz, Athletic Clubek eta AZTI zentro zientifiko eta teknologikoak urtebete daramate ikertzen eta diseinatzen kirola hobetzen lagunduko duten nutrizio-soluzioak neurrira egiteko.
AZTIrekin egindako lankidetza hau Berrikuntza arlo zuri-gorriko proiektuen ildo nagusietako baten barruan kokatzen da: elikaduraren analisia eta ikerketa, jokalariaren hobekuntza integralari aplikatzeko. Honen harira, Athletic Clubek nutrizio adimenduneko sistema aitzindaria jarri zuen martxan duela gutxi: Smart Nutrition Lab. Laborategi gastronomiko bat da, eta osasunean eta ongizatean egindako azken aurrerapenak barne hartzen ditu kirol-errendimendu profesionalari aplikatzeko, eta honen barruan AZTI funtsezkoa da. AZTI, besteak beste, elikaduraren eta osasunaren azterketan espezializatuta dago, eta elikagaiek jokalariengan duten eragina ikertzen ari da, haien hobekuntza integrala sustatzeko aukera emango duten eredu prediktiboak egiteko, lesio-arriskuaren ebaluazioa eta errekuperazio-denboren laburtzea barne.
AZTI adimen artifizialean eta Big Datan oinarritzen da analisiak egiteko, baita bioteknologia aurreratuenetan eta zientzia omikoetan ere (zehazki, mintzaren lipidomikan eta mikrobiotan). Teknologia horiek Athletic Clubeko lehen taldeetako jokalariengan aplikatzen ari den doitasunezko elikadura ahalbidetzen dute, eta Klubeko jangela adimentsuan integratzen dira. Bertan, neurrira egindako elikadura-gomendioak sortzen ari dira jokalari bakoitzarentzat, bai elikagaiei dagokienez, bai gehigarriei dagokienez.
Hasiera batean Athletic Clubeko lehen taldeekin ari dira lanean, baina bigarren fase batean Lezamako gainerako taldeetara zabalduko da.



Musikaz eta futbolaz beteriko bi aste Geurian!
Kluba
San Mameseko kirol tabernak hiru kontzertu eta Valencia-Athletic eta Atletico-Athletic partidak eskainiko ditu


Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia
Bazkideak
Zozketaren batean saridunetako bata bazara konturatu


Athletic Clubek Agate Deuna ospatu du
Kluba
Aurten ere, herriko gazteak lehoiei Euskal Herriko ohiko kanta abestera joan dira Lezamako instalazioetara


Umeen sarrerak Girona FC taldearen kontra
Bazkideak
Haurrentzako sarrerei buruzko San Mameseko Ligako hurrengo partiduan informazioa jaso ezazu


Jokin Altuna, otsaileko enbaxadorea 125. urteurrenean
Kluba
Pilotari gipuzkoarra, 26 urterekin sei txapel dituena, txikitatik da Athletic Cluben jarraitzaile sutsua


Valencia CF-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak
Kluba
Valencia CF taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio-epea bukatu eta gero, apuntatu diren pertsona guztiek euren sarrerak erosi ahal izango dituzte


Hileroko Club Athletic lehiaketa: Athletic Club-FC Barcelona partidarako sarrerak eskuratu
Kluba
Otsaileko galderak San Mamesen talde kataluniarraren aurka jokatuko den LaLigako neurketarako sarrera bikoitzak banatuko ditu
_web-150.jpg)
_web.jpg)
Alex Txikonek Cadiz CF-ren aurkako partidan ohorezko sakea egingo du
Kluba
Manaslu mendiaren gailurrera lehen aldiz neguko espedizio batean eta oxigeno artifizialik gabe igo ondoren, San Mamesek alpinista bizkaitarra omenduko du ostiraleko partidaren atarian


Sarrerak Valencia CF-ren aurkako neurketarako
Bazkideen Txokoa
Kontsultatu otsailaren 11an Mestalla futbol zelaian jokatuko den norgehiagokarako sarrera eskuratzeko baldintzak


Club Athletic: Cadizen aurkako argazkia hamaikakoarekin
Kluba
Kontsulta itzazu San Mamesen jokatuko den hurrengo partiduan lehoiekin batera hasierako argazkian ateratzeko saritutako kideen kodeak