Deskargatu Athletic Club - Real Sociedad neurketaren buletina

Deskargatu Athletic Club - Real Sociedad neurketaren buletina

Lehoiek jokatzen dituzten norgehiagoken ohiko buletina eskuragarri, Liga F-ko 9. jardunaldiko partidaren aurreko eduki guztiekin

Dagoeneko Athletic Clubek denboraldi honetan jokatzen dituen partiden buletin digitalaz goza dezakezu. Bihar lehoiek San Mamesen neurtuko dituzte indarrak Realaren aurka Liga F-ko 9. jardunaldian. Eguerdian ekingo zaio festari Katedralaren inguruetan Athletic Plazaren edizio berri batekin, 20:00etan hasi den neurketaren atarikoa girotzeko. Ordubete lehenago, Xabi Solanok (Esne Beltza) kontzertua eskainiko du zelaitik. Gainera, bi klubek, Euskaraldiaren bozgorailu gisa, hitzordu berezi bat bizitzea nahi dute euskara sustatzeko. Argitalpenean Iraia Iturregi entrenatzailea elkarrizketatu dugu eta Mariasun Quiñones atezainak norgehiagokari buruzko iritzia eman digu. Neurketari buruzko informazio estatistiko guztia ere eskuragarri dago (sailkapenak, jardunaldia, gure jokalarien denboraldiko datuak...).

Euskarri digitaletara egokitutako formatuan estekak eta bideoak txertatzen dira, informazioak osatzeko.

DESKARGATU BULETINA