Euskaltelek Athletic Clubekin duen babesletza berritu du

Euskaltelek Athletic Clubekin duen babesletza berritu du

Klubaren telekomunikazio-hornitzaile den eragilearen logotipoak emakumezkoen lehen taldearen joko eta entrenamenduetako kamisetaren aurrealdean jarraituko du

Euskaltelek, Euskadiko telekomunikazioen operadore nagusiak, eta Athletic Clubek emakumezkoen lehen taldearekin denboraldi honetarako babesletza-hitzarmena berritu dute, baita Klubeko telekomunikazio-hornitzaile eta Athletic Club Fundazioko Ohorezko Kide izateko akordioa ere.

Akordioa sinatzeko ekitaldia gaur goizean egin da Lezamako instalazioetan, eta bertan izan dira Jon Ander de las Fuentes Euskalteleko zuzendaria eta Jon Uriarte Athletic Clubeko presidentea. Iraia Iturregi entrenatzaileak, Garazi Murua taldeko kapitainak eta Irene Oguiza futbolariak ere parte hartu dute ekitaldian. Euskaltelen logotipoak joko kamiseta ofizialaren eta taldearen entrenamendu elastikoaren aurrealdean jarraituko du.

Euskaltelek Athletic Clubeko emakumezkoen taldeara zuzenten du bere babesa, Athleticek aukera-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren alde dituen balioen eta konpromisoaren isla baita.

Era berean, Euskaltelek Athletic Clubeko hornitzaile gisa duen akordioa berritu du, telekomunikazioen arloko partner estrategiko gisa elkarrekin lan eginez, Klubaren eraldaketa digitala garatzera bideratutako konponbideak luzatzeko.

Athletic Clubek eta Euskaltelek harreman estua hasi zuten duela bederatzi urte, 2013an sinatutako akordioarekin. Akordio horren bidez, euskal operadorea Klubaren babesle eta hornitzaile bihurtu zen. Akordioa 2016an indartu zen, Euskaltel emakumezkoen taldearen babesle nagusi bihurtu zen denboraldian, eta emakumezkoen lehen taldearen kamisetan bere logoa erakutsi zuen lehen erakundea izan zen, ordutik mantentzen dena.

Gainera, akordioaren arabera, Euskalteleko bezeroek esperientzia, jardunaldi eta ekitaldi bereziez gozatu ahal izango dute denboraldian zehar. Telekomunikazioen euskal operadorearen bezeroek eskura izango duten esperientzia horietako bat biharkoa izango da, hain zuzen ere, Athletic Clubek eta Realak San Mamesen egingo duten emakumezkoen euskal futbolaren festa handian.

Jon Uriarte pozik agertu da Euskaltelekin akordioa berritzeagatik: "Eskerrak eman nahi dizkiogu Euskalteli ia hamar urtez emandako babesagatik. Lankidetza horri esker, batez ere, Klubeko emakumezkoen atala garatu ahal izan dugu eta harrobiko oinarri on bat sortu dugu, athleticzale guztiok harro egoteko modukoa". 

Bestalde, Jon Ander de las Fuentesek nabarmendu duenez, "bi aldeentzat oso onuragarria izan den akordioa da honakoa, balioak eta sentimendua partekatzen ditugun bi erakunderen artekoa. Euskaltelek emakumeen kirolaren alde duen apustua argia da eta ildo horretatik jarraitu nahi dugu".