Informazio erabilgarria: Athletic Club – Real Sociedad emakumezkoak

Informazio erabilgarria: Athletic Club – Real Sociedad emakumezkoak

Larunbat honetan, 20:00etan, San Mamesera 2022-23ko Liga F-ko bederatzigarren jardunaldiko partida ikustera joango direnek aintzat hartu behar dituzten datuak

San Mamesen jokatuko da larunbat honetan (20:00etan) Athletic Cluben eta Realaren arteko Liga F-ko 9. jardunaldiko emakumezkoen derbia. Jarraian, Katedralera gerturatuko diren guztientzat datu interesgarriak azaltzen dira:

Athletic Plaza

12:00etan hasi eta 19:00ak arte, San Mameseko zabalgunean Athletic Plazaren bigarren edizioa egingo da, adin guztientzako ekintza ugari bilduko dituen Fan Zone handi batekin, eta amaiera gisa, zelaiaren barruan, Xabi Solano Maiza (Esne Beltza) musikagilearen musika euskalduna entzungo da, 19:00etatik aurrera, emakumeen derbira bertaratzen diren pertsona guztientzat eskainiko duen kontzertuan. Partidarako sarrerak kontzertua ikusteko aukera emango du.

Ateak irekitzea

San Mamesera sartzeko ateak 18:30etik aurrera egongo dira zabalik. Gogoratu 19:00etatik aurrera, derbirako sarrera duten pertsona guztiek Xabi Solanoren kontzertuaz gozatu ahal izango dutela zelai barruan.

Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin, zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta kontzertuaz eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko.

Sarbidea zenbakidun sarrerarekin

San Mameserako sarbidea zenbakidun sarrerarekin bakarrik egingo da. Partida honetarako EZ du balioko bazkide txartelak (ez fisikoa ez digitala) ezta Gazte Abonoen kodeak ere.

Sarreren salmenta

Txarteldegiak San Mameseko 6. eta 7. ateen artean daude, eta ordutegi honetan egongo dira irekita:

  • Azaroaren 18an, ostirala, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik a 20:00etara.
  • Azaroaren 19an, larunbata, 10:30etik 13:00etara eta 18:00etatik aurrera. 

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibo 17:00ak arte. Sarrerak online erosi.

San Mameseko dendaren irekiera

Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean) 10:00etatik 20:00etara izango da zabalik, etenik gabe. Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

Ostalaritza zerbitzuak

San Mamesek ostalaritza zerbitzu ugari eskaintzen ditu emakumezkoen derbiaren hitzordu handirako. Athletic Plazako txosna eta food truckez gain, 12:00etatik 19:00etara, athleticzaleek honako hauek ere izango dituzte:

  • La Campa de los Ingleses taberna: 10:00-22:00 (gosari, brunch eta eguneko menu zerbitzua)
  • San Mames Jatetxea: 13:00-15:30 eta 20:30-22:00
  • Geuria: 12:00-02:00. 22:00etatik aurrera, Bruce Springsteenen omenezko kontzertua (sarrerak agortuta)

AC Museoa eta Tour San Mames

Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etatik 18:00etara. Partida eguna denez, San Mameseko Tourra 17:15ak arte bakarrik egin ahal izango da.

Erreserbatu zure lekua orain.