Euskal derbi eguna San Mamesen

Euskal derbi eguna San Mamesen

Jaia protagonista izanik, Athletic Clubek eta Realak Katedralean neurtu zituzten indarrak, eta milaka zalek gozatu zuten egun osoan zehar nagusi izan zen giroaz

Berdintasunaren eta euskararen aldeko derbia. Athletic Clubek eta Realak San Mamesen jokatutako partidak festa giroz betetako jardunaldia borobildu zuen. Egun osoan Katedralera hurbildu ziren milaka zaleek izugarri gozatu zuten antolatutako jarduerez.