

Athletic Clubek eta Fundazioak, Aterpe Programaren eskutik, Haurren Munduko Eguna ospatuko dute gaur, helburu argi batekin: kirolean haurren aurkako indarkeria GELDITZEA. Unai Simonek, nazioarteko atezain zuri-gorriak, bat egin du aldarrikapen honekin, adingabeen aurkako indarkeria mota hau gelditzeko beharra aldarrikatzen duen bideo txiki baten bidez. Zeregin hori guztion gain dago; izan ere, gizarte osoa arduratu behar da kontrol-mekanismoek eta haurren eskubide unibertsalak bermatzeko beharrezkoak diren prozesuek eta baliabideek funtzionatzeaz, 1989an Haurren Eskubideen Adierazpen Unibertsalean onartutakoak.
Haurrak babestea da, hain zuzen ere, Athletic Cluben Aterpe Programari zentzua ematen dion lana, kirol-erakundeen artean aitzindaria den ekimena. Horrela, Aterperen bidez, Athletic Clubek barne-lanean dihardu indarkeria-egoerak prebenitzeko, kirol-profesionalak arlo horretan trebatuz eta edozein alarma-seinaleren aurrean jarduteko protokoloak egokituz.
Ate barruko lanarekin batera, Aterpe programak laguntza ematen die hitzartutako klubei, kirol-erakundeei eta erakunde publikoei, elkarrekin lan egiteko haurren aurkako indarkeria GELDITZEKO.
“Parents in Sports”, Haurren Babeserako funtsezko gida
Aterpe programak badaki familiak eragile erabakigarriak direla haurren aurkako indarkeria desagerrarazteko helburu komun horretan. Horregatik, Aterpe Programak “Parents in Sports” (Sport Parents EU) Europako proiektuan parte hartzen du, Haurren Babeserako funtsezko gida.
2017an abiarazitako Sport Parent EU nazioarteko proiektua da, eta kirolean parte hartzen duten haur eta gazteen gurasoei, zaintzaileei eta tutoreei ematen zaien laguntza hobetzea du helburu. Laguntza honekin, haurrek eta gurasoek kirolean esperientzia atseginagoa eta seguruagoa izatea espero da. Swanseako Unibertsitateko Camilla Knighten zuzendaritzapean, Europar Batasuneko Erasmus + programarekin batera finantzatutako lankidetza-proiektu honek Europa osoan gazteen kirolaren arloan lan egiten duten akademikoen eta profesionalen esperientzia du oinarri.
Aterpe programak bere egiten ditu nazioarteko proiektu honen gomendioak, eta gurasoei Haurrak Babesteko eta laguntzeko oinarrizko tresna batzuk emateko lan egiten du. Beste urrats bat da helburu bera lortzeko: kirolean haurren aurkako indarkeria GELDITZEA.



Musikaz eta futbolaz beteriko bi aste Geurian!
Kluba
San Mameseko kirol tabernak hiru kontzertu eta Valencia-Athletic eta Atletico-Athletic partidak eskainiko ditu


Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia
Bazkideak
Zozketaren batean saridunetako bata bazara konturatu


Athletic Clubek Agate Deuna ospatu du
Kluba
Aurten ere, herriko gazteak lehoiei Euskal Herriko ohiko kanta abestera joan dira Lezamako instalazioetara


Umeen sarrerak Girona FC taldearen kontra
Bazkideak
Haurrentzako sarrerei buruzko San Mameseko Ligako hurrengo partiduan informazioa jaso ezazu


Jokin Altuna, otsaileko enbaxadorea 125. urteurrenean
Kluba
Pilotari gipuzkoarra, 26 urterekin sei txapel dituena, txikitatik da Athletic Cluben jarraitzaile sutsua


Valencia CF-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak
Kluba
Valencia CF taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio-epea bukatu eta gero, apuntatu diren pertsona guztiek euren sarrerak erosi ahal izango dituzte


Hileroko Club Athletic lehiaketa: Athletic Club-FC Barcelona partidarako sarrerak eskuratu
Kluba
Otsaileko galderak San Mamesen talde kataluniarraren aurka jokatuko den LaLigako neurketarako sarrera bikoitzak banatuko ditu
_web-150.jpg)
_web.jpg)
Alex Txikonek Cadiz CF-ren aurkako partidan ohorezko sakea egingo du
Kluba
Manaslu mendiaren gailurrera lehen aldiz neguko espedizio batean eta oxigeno artifizialik gabe igo ondoren, San Mamesek alpinista bizkaitarra omenduko du ostiraleko partidaren atarian


Sarrerak Valencia CF-ren aurkako neurketarako
Bazkideen Txokoa
Kontsultatu otsailaren 11an Mestalla futbol zelaian jokatuko den norgehiagokarako sarrera eskuratzeko baldintzak


Club Athletic: Cadizen aurkako argazkia hamaikakoarekin
Kluba
Kontsulta itzazu San Mamesen jokatuko den hurrengo partiduan lehoiekin batera hasierako argazkian ateratzeko saritutako kideen kodeak