Bingen Arostegiren ordezkatzea

Bingen Arostegiren ordezkatzea

Teknikariak ez du Bilbao Athleticen aulkian jarraituko

Bingen Arostegi, Bilbao Athleticeko entrenatzailea, kargutik kendu dute. Teknikariari eta jokalariei erabakiaren berri eman diete gaur Lezaman. Haren ordezkoa datozen orduetan jakinaraziko da.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio Bingen Arostegiri gure erakundearen alde egindako ahalegin eta dedikazio guztiagatik, eta onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.