ZOZKETA: 600.000 jarraitzaile Instagramen

ZOZKETA: 600.000 jarraitzaile Instagramen

Eskuratutako jarraitzaile kopurua ospatzeko Match Day Experience sarrera bikoitza eta Athletic Cluben denda ofizialean gastatzeko 50 euroko opari-bonua zozketatuko ditugu

Athletic Clubek 600.000 jarraitzaile lortu ditu Instagrameko kontuan, eta, horregatik, Match Day Experience sarrera bikoitz baten zozketarekin ospatuko du, Athletic Clubek CA Osasunaren aurka jokatuko duen partida modu onenean bizitzeko. Esperientzia paregabe horrek futbol partida bat baino zerbait gehiago bizitzeko aukera ematen du:

  • Eserleku pribilegiatua estadioaren barruan.
  • Zerbitzu gastronomiko esklusiboa gure Michelin izar chef aukeraketarekin.
  • Partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik eta partida hasi eta ordubete geroagora arte zelaira sartu eta irtetzeko aukera.
  • Palkoak, BAT abonatuak eta Matchday Experience sarrerak partekatzen dituen erdiko eraztun osorako sarbidea.
  • Partida zuzenean duten pantailak, errepikapenak eta neurketaren xehetasun guztiak ez galtzeko aukera.

Gainera, bigarren sari bat zozkatuko dugu: 50 euroko opari-bonua Athletic Clubeko denda ofizialean gastatzeko.

Parte hartu zozketan gaurtik, azaroaren 22tik, igandea, azaroaren 27ra, 12:00etara, arte. Horretarako, jarraitu gure profil ofiziala Instagramen, emaiozu argitalpenari "like", aipatu zure kidea eta partekatu stories-etan.

Zozketaren irabazleak azaroaren 27an, igandea, 12:00etan iragarriko dira Athletic Clubeko Instagrameko profil ofizialean. Zorte on!