

Athletic Clubeko entrenatzaileak, Ernesto Valverdek, Klubak futbola eta kultura uztartzearen alde egindako apustua goraipatu zuen; izan ere, ikuspegi honek "pertsona guztiak ideia beraren parte sentitzea eragiten du, zerbait bereziaren barruan baleude bezala".
Iaz, argazkigintza maite duen Valverdek Athletic Club Fundazioarekin elkarlanean aritu ziren bere argazkiak Bilbon erakusteko, 'Beste Aldea' izeneko erakusketa batean. "Autobusean eraman ohi dut kamera, lehen lerroan ikuspegi pribilegiatua dudalako", azaldu zion Valverdek Martin Ainstein kazetariari, ESPN kate estatubatuarrean ‘Diarios de bicicleta’ telesailean. "Klubak erakusketa bat egin nahi izan zuen nire argazkiekin, eta, egia esan, esperientzia handia izan zen", gaineratu zuen entrenatzaile zuri-gorriak.
Ernestok uste du Athleticek futbolaren eta kulturaren arteko zubiak eraikitzeko duen helburuak eragin positiboa duela Klub osoan: "Hemen ez dago amets egiteari uzteko tarterik. Konexio berezia dago taldearen barruan, jokalarien eta Kluba osatzen duten guztien artean. Denek norabide berean bultzatzen dute".
Athletic Club Fundazioaren kultur programa bakarra mundu osoan da ezaguna. 2010az geroztik, Letrak eta Futbola Jaialdia antolatzen du Fundazioak. Jaialdi horretan, kultura arloko pertsona garrantzitsuekin egiten dira topaketak, eta kirol, gizarte eta kultura-testuinguruari dagozkion gaiak jorratzen dituzte.
Gainera, 2013az geroztik Thinking Futbol Film Festival jaialdia ere ospatzen du Klubak. Bertan, futbolaren munduan istorio indartsuak eta gizatiarrak kontatzen dituzten filmak proiektatzen dira.
"Entrenatzaile bat eta klub bat bata bestearen ispilu dira, non futbola eta kultura gauza bera diren", ondorioztatu zuen Ainsteinek Valverderekin izandako elkarrizketaren amaieran.



Goikoren orrorik ozenenak 40 urte bete ditu
Kluba
Lech Poznanen aurkako lehiaren aurretik, 18 partidetako zigorra jaso zuen


Umeen sarrerak UD Almería taldearen kontra
Bazkideen Txokoa
Haurrentzako sarrerei buruzko San Mameseko Ligako hurrengo partiduan informazioa jaso ezazu


Muniainek jokatutako partidatan Txetxu Rojo berdindu du
Kluba
Gure kapitainak ezker magikoa zuen jokalariak kamiseta zuri-gorriarekin ezarritako 541 partiden marka berdindu du


João Pinto: "One Club Man saria jasotzea sekulako poza da"
Kluba
FC Portoko kapitain mitikoak komunikabideen galderei erantzun die San Mamesen, Athletic-Getafe partidaren atarian omenaldia jaso aurretik


Zuzenean: João Pintoren prentsaurrekoa
Kluba
Jarraitu streaming bidez One Club Man 2023 saridunaren agerraldia, San Mameseko prentsa aretotik


Talde beteranoa martxan da
Kluba
Lezaman lehiatuko dira asteburu honetan Futbol 7 modalitatean


AC Football Centerreko lehen promozioari aintzatespena
Kluba
300 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute lehenengo San Mames Openclass-en, non kurtsoko programa aurreratuen titulazioak banatu diren eta Lezamako teknikariekin mahai-inguru bat egin den


Izena eman ezazu AC eSports Tournament-ean!
125 urteurrena
Athletic Club bideojokoen munduan barneratuko da EA Sports FC 24 jokoaren txapelketa erakargarri batekin, San Mamesen finalak jokatuko direlarik eta lehen taldeetako futbolarien parte-hartzearekin


Bihotz zuri-gorria Araban
Kluba
Ostiral honetako Mendizorrotzako derbia dela eta, Victor Urquijo jokalari laudioarrarekin hitz egin dugu, ibilbide profesionala Deportivo Alavesen hasi zuen 60ko hamarkadako lehoia


Umeen sarrerak Getafe C.F. neurketarako
Kluba
Haurrentzako sarrerei buruzko informazio Getafe C.F. taldearen aurkako norgehiagokarako