Jose Miguel Eizaguirre batzordekide ohiaren heriotza

Jose Miguel Eizaguirre batzordekide ohiaren heriotza

Beti Duñabeitia buru zuen Zuzendaritza-Batzordean kontalari lanak egin zituen 1977tik 1979ra

Jose Miguel Eizaguirre Basterrechea Athetic Clubeko batzordekide ohia azaroaren 22an hil zen, asteartean, 91 urte zituela. Klubeko kontularia izan zen 1977/78 eta 1978/79 denboraldietan Beti Duñabeitiaren (1977-1982) agintaldian. Gainera, San Mames futbol-zelaia handitzeko eta birmoldatzeko proiektu irabazlea aukeratu zuen epaimahaiko kide izan zen (1979).

Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordean egoteaz gain, bizitza erdia eman zuen Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan lanean, eta erakunde horretako Zuzendari Kudeatzaile izatera iritsi zen. Jarduera hori Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle izatearekin bateratu zuen, bertan ikasi zuelarik.

Athletic Clubek doluminak helarazi nahi dizkie bere familia eta lagun guztiei. Gizonezkoen lehen taldeko jokalariek besoko beltza eramango dute bere omenez Sestao Sport-River Cluben aurka jokatuko duten Kopako partidan, Las Llanas udal zelaian, abenduaren 20an (asteartea).