Nekane, golegilea Athleticen jokatutako denboraldi guztietan

Nekane, golegilea Athleticen jokatutako denboraldi guztietan

Villarrealen aurka lortutako golari esker, elastiko zuri-gorriarekin aritutako 16 denboralditan sartu du gola aurrelari zuri-gorriak

Nekane Diezek larunbatean Athletic Clubek Villarreal CF-ren aurka erdietsitako gol-zaparrada borobildu zuen. Zelaira aulkitik salto egin ondoren, eta berdegunean bi minutu bakarrik egonda, aurrelari zuri-gorriak norgehiagokako seigarren gola sartu zuen, denboraldi honetan bere gol-zerrenda estreinatuz. Urtez urte, salbuespenik gabe, egitea lortu du Nekanek, 2007an debuta egin zuenetik. 16 denboraldi jarraian Athletic Clubekin gola sartzen. 

Aurrelariak ez du gol-usaimena galtzen, eta gol honekin bere markak handitzen jarraitzen du bakartian lidertzan dagoen estatistika bitxi honetan. Ondoz ondoko denboraldiak:

  • 16 denboraldi - Nekane
  • 14 denboraldi - Eli Ibarra
  • 14 denboraldi - Irune Murua
  • 11 denboraldi - Erika V.* 

Barakaldokoa, gainera, 161 golekin, Klubeko bigarren golegile nagusia da, Erika Vazquezek bakarrik gaindituta (264). Nekaneren gol-banaketa denboraldiko:

  • 2007/08: 5 gol. 
  • 2008/09: 8 gol. 
  • 2009/10: 16 gol.   
  • 2010/11: 25 gol. 
  • 2011/12: 15 gol.  
  • 2012/13: 12 gol. 
  • 2013/14: 16 gol. 
  • 2014/15: 17 gol. 
  • 2015/16: 6 gol. 
  • 2016/17: 12 gol. 
  • 2017/18: 13 gol. 
  • 2018/19: 11 gol. 
  • 2019/20: Gol 1. 
  • 2020/21: Gol 1. 
  • 2021/22: 2 gol. 
  • 2022/23: Gol 1. 

* Erika Vazquezek ere gola sartu zuen elastiko zuri-gorria defendatu zuen denboraldi guztietan, 17 guztira, baina ez ziren elkarren segidakoak izan, 2010-11 denboraldian RCD Espanyolen aritu baitzen.