

Mikel Gonzalez Athletic Clubeko Futbol Zuzendari Orokorra da jada. Jon Uriarte presidentearekin batera aurkeztu dute ofizialki San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan. "Harro egoteko modukoa da. Bilbokoa naiz, oso futbolzalea, eta bizitza osoan egin dut amets hemen egotearekin. Erronka erantzukizun handiz hartzen dut, talde hau gorenera eramateko ilusioarekin. Athleticen oso gauza handiak egitearekin amets egingo dugu", adierazi du getxotarrak.
Presidentearen hitzetan, "Mikel Gonzalez kirol proiektuaren giltzarria da, Klubean arlo honetan hartzen diren erabakien arduradun nagusia. Oso kargu garrantzitsua da, kanpainan esan genuen eta mantendu egiten dugu. Athleticentzat funtsezkoa den erabakia hartzeko denbora behar izan dugu. Mikelek hilabete hauetan erakutsi du prest dagoela erantzukizun hori bere gain hartzeko, proiektuan bete-betean tokia duen profila baita".
Izendapenaren arrazoiei dagokienez, Uriartek azpimarratu du erabakia Klubeko hainbat estamentuk hartu dutela: "Kanpainan bilatzen genuen profilaren antzekoa da. Adin bikaina du, lehen eskuko esperientzia futbolean, prestakuntza handia eta gosea arloan lan egiteko. Zuzendaritza Batzorde gisa, asko baloratzen ditugu alderdi horiek guztiak. Futbolaren industriatik Mikeli buruz lortu genituen balorazioak bikainak izan ziren fitxatu genuenean eta orain egiaztatu dugu. Erabakian parte hartu dugun alderdi guztiak ados egon gara: Zuzendaritza Batzordea, zuzendari nagusia, Lezamako zuzendaria, Ernesto Valverde eta Xabi Arrieta emakumezkoen futboleko kirol-zuzendaria. Primeran egokitzen den figura da. Gainera, teknologia berriekiko eta datuen azterketarekiko, hizkuntzarekiko eta alderdi ekonomikoarekiko duen sentsibilitatea oso ondo egokitzen da guk bilatzen genuenera".
Mikel Gonzalez eta Jon Uriarterekin batera, Jose Angel Iribar, Jon Berasategi zuzendari nagusia, Sergio Navarro, Xabi Arrieta, Eneko Boveda eta Ander Vidal Lezamako kirol zuzendaritzako kideak eta Jon Salinas eta Xabi Alvarez zuzendariak izan dira aurkezpenean.



Iñaki Williamsek 251 partidatan jarri du segidan jokatutako partiden errekorra
Kluba
Iskioetan duen gainkarga baten ondorioz ezin izango du Celtaren aurka jokatu eta hortaz, ezin izango du LaLigako ibilbide berezi honekin jarraitu


Datorren astelehena, urtarrilak 30, izango da bazkide kuota ordaintzeko azken eguna
Bazkideen Txokoa
Estatutu Sozial berriak direla eta, Klubak baja eman beharko die, epemuga horrekin, txartela ordaindu ez dutenei


Club Athletic: argazkia hamaikakoarekin Cadiz CF-ren aurka
Kluba
Zabalik San Mamesen jokatuko den LaLigako hurrengo partidan lehoiekin argazkia ateratzeko izena emateko epea


Kamiseta historikoen erakusketa Max Centerren
Kluba
Aste honetatik aurrera, Barakaldoko merkatal-gunean Athletic Cluben 125. urteurrena ospatzeko sei kamisetak izango dira ikusgai


Umeen sarrerak Cadiz CF-en aurkako neurketarako
Bazkideak
Haurrentzako sarrerei buruzko informazioa Cadiz CF taldearen aurkako norgehiagokarako


San Mameseko palkoen kontratazioa 2023-24 denboraldirako
Kluba
Izena emateko epea ireki da bazkideek, enpresek zein partikularrek San Mames BATen hurrengo urterako palkoa erreserba dezaten


Blascok badu bere kalea Mundakan
Kluba
Atezain mitikoaren senideak, Athleticen mitoak atepean, Zuzendaritza-Batzordea eta herriko bizilagunak udalerriko kale batean plaka bat estalgabetzeko ekitaldian izan dira


AC Football Centerreko klaseak hasi dira
Kluba
60 ikaslek baino gehiagok osatzen dute Athletic Clubeko zentro akademiko berriaren lehen promozioa. Gaur eman diote hasiera San Mamesen, Entrenamendu Metodologiari buruzko ikastaro aurreratuarekin


Aspe Peña El Txoporen bisita beteranoei
Kluba
Athletic Clubek 4 goleko aldeaz irabazi zion Lezaman Alacanteko taldeari, iaz Peñen Kongresuan jokatutako txapelketaren iztuliko neurketan


Club Athletic: Athletic Club - Cadiz CF neurketarako sarrerak
Kluba
Club Athleticeko kideek LaLigako hogeigarren jardunaldiko partidarako sarrerak eros ditzakete, igandera arte esklusiban