Athleticek Real Valladoliden aurka jokatuko du Anduvan

Athleticek Real Valladoliden aurka jokatuko du Anduvan

Zuri-gorriek abenduaren 6an, asteartea (12:00etan), jokatuko dute Munduko Txapelketaren ondorioz LaLigako geldialdi honetan adostutako lau lagunartekoetatik lehena

Athletic Clubek lagunartekoen zerrenda osatu du Munduko Txapelketak eragindako etenaldirako. Lehoiek Real Valladolid CF izango dute aurkari abenduaren 6an, asteartea, 12:00etan, Anduvan (Miranda de Ebro). Sergio Gonzalezek zuzentzen duen taldea LaLigako hamabigarren postuan sailkatuta dago 17 punturekin, LaLigako 14 jardunaldiren ostean.

Horrela, Ernesto Valverderen lehoiek euren lau partida hitzartuta dituzte abenduaren 20an norgehiagoka ofizialak itzuli arte. Real Valldolid CF izango da lehen arerioa eta ondoren Chivas izango dute aurkari San Mamesen (igandea, abenduak 11, 19:00etan), Burgos CF-ri egingo diote bisita El Plantion (osteguna, hilak 15, 19:30ean) eta Udinese Calcio-ren kontra jokatuko dute Udineko Dacia Arena zelaian (larunbata, hilak 17, 20:00etan).

Athleticen lehen partida ofiziala abenduaren 20an, asteartea, izango da Sestao Riverren kontra Las Llanasen. LaLigako itzulera hilaren 29rako, osteguna, zehaztuta dago (19:15ean) Benito Villamarin zelaian Real Betis Balompieren aurka.