Etorri Athletic-Chivas partidara 13 euroren truke

Etorri Athletic-Chivas partidara 13 euroren truke

Bazkideek bi sarrera hartu ditzakete prezio horretan San Mameseko edozein harmailatan, Herri Harmaila eta Hego Eraztunean barne

Abenduaren 11n (igandea) San Mamesen jokatuko den Athletic Club-Chivas partidaren salmentak aurrera jarraitzen du Klubarren sarreren salmentarako orrialde ofizialean. 

Jakinarazi zen bezala, Athletic Clubeko bazkideek partida honetarako bi sarrera eros ditzakete 13 euroren truke, zelaiko edozein lekutan, sarrerak agortu arte.

Hasieratik zegoen eskaintzari Herri Harmailarena gehitu zaio, esperientzia berezi bat bizi dezazun. Bazkideek San Mameseko lau harmailetan artean aukera deakete, behean zein goian, baita Hego Eraztunean ere (catering eskubidea duten BAT eserlekuen salbuespen bakarrarekin).

Bazkideek hurrengo estekan eros ditzakete sarrerak, bazkide-kodearekin eta PINarekin identifikatuta eta ondoren bi urrats hauek eginda:

1. BALIDATU hautatu, eta ondoren, sarreren ondoko laukia (balidatutako sarrera bakoitza 13€ko preziora pasako da).
2. EROSI atalean sakatu ordainketa burutzeko. Prozesua bukatzean, pantailan konfirmazioa agertuko da eta adierazitako helbide elektronikora sarrerak helduko zaizkizu. 
 
Bazkideak sarrera hauetako bat haurrentzat izatea nahi badu, partida honetarako prestatutako Familia Packera jo dezake (guztira 21 €tan bi sarrerak), hemen klik eginez eta aurretik deskribatutako funtzionamendu berarekin.

Gazte Abonoek Herri Harmailerako sarrera ere eros dezakete 13 €tan, eta Club Athleticeko kideek bi sarrera eros ditzakete zelaiko edozein lekutan %20ko deskontuarekin. Publiko orokorrak ere irekia du sarreren salmentarako bidea.