

Dena La Asuncion auzoko etxe batean egindako bilera batean hasi zen. 2019ko azaro australeko arratsalde bero batean, 30 zale zuri-gorri inguruk ongietorria egin zioten Manizalesen Athletic Clubeko peña berri bati. Kolonbiako Caldas departamenduko hiriburuan, San Mames zelaiaren erditik 8.000 kilometro baino gehiagora, bi hirien arteko anaitasuna irudikatzen zuten bufandak, banderak, pinak eta intsigniak jantzi zituzten.
Carlos Mario Rosero presidentea buru zutela, bere garaian Euskal Herrian finkatu edo igaro diren kolonbiarrak dira peñako kide izatera datozenak. Manizales bertakoa Sergio Antonio Duque da, euskaldun batekin, Cristina Ercorecarekin, ezkondua, Peña eramateaz arduratzen den beste pertsonetako bat. Lehen urte horretan, Koronabirusaren pandemiak ez zuen utzi denbora horretan ofizialtasunaren baldintzak betetzeko. Orain bai. Mahomaren eta mendiaren kontairaren antzera, Ibaigane Jauregian bertan bildu dira Clubak Peñaren inagurazio ofiziala gauzatzeko. Oihan Sancet, Unai Vencedor, Ainize Barea 'Peke' eta Eunate Arraiza izan dira Klubeko gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeko ordezkariak, Gorka Cubes zuzendariarekin batera.
Manizalesekoa Athletic Clubeko hirugarren Peña da Hego Amerikan, Caracasekoarekin (Venezuela) eta Buenos Airesekoarekin (Argentina) batera.


Iñaki Williamsek 251 partidatan jarri du segidan jokatutako partiden errekorra
Kluba
Iskioetan duen gainkarga baten ondorioz ezin izango du Celtaren aurka jokatu eta hortaz, ezin izango du LaLigako ibilbide berezi honekin jarraitu


Datorren astelehena, urtarrilak 30, izango da bazkide kuota ordaintzeko azken eguna
Bazkideen Txokoa
Estatutu Sozial berriak direla eta, Klubak baja eman beharko die, epemuga horrekin, txartela ordaindu ez dutenei


Club Athletic: argazkia hamaikakoarekin Cadiz CF-ren aurka
Kluba
Zabalik San Mamesen jokatuko den LaLigako hurrengo partidan lehoiekin argazkia ateratzeko izena emateko epea


Kamiseta historikoen erakusketa Max Centerren
Kluba
Aste honetatik aurrera, Barakaldoko merkatal-gunean Athletic Cluben 125. urteurrena ospatzeko sei kamisetak izango dira ikusgai


Umeen sarrerak Cadiz CF-en aurkako neurketarako
Bazkideak
Haurrentzako sarrerei buruzko informazioa Cadiz CF taldearen aurkako norgehiagokarako


San Mameseko palkoen kontratazioa 2023-24 denboraldirako
Kluba
Izena emateko epea ireki da bazkideek, enpresek zein partikularrek San Mames BATen hurrengo urterako palkoa erreserba dezaten


Blascok badu bere kalea Mundakan
Kluba
Atezain mitikoaren senideak, Athleticen mitoak atepean, Zuzendaritza-Batzordea eta herriko bizilagunak udalerriko kale batean plaka bat estalgabetzeko ekitaldian izan dira


AC Football Centerreko klaseak hasi dira
Kluba
60 ikaslek baino gehiagok osatzen dute Athletic Clubeko zentro akademiko berriaren lehen promozioa. Gaur eman diote hasiera San Mamesen, Entrenamendu Metodologiari buruzko ikastaro aurreratuarekin


Aspe Peña El Txoporen bisita beteranoei
Kluba
Athletic Clubek 4 goleko aldeaz irabazi zion Lezaman Alacanteko taldeari, iaz Peñen Kongresuan jokatutako txapelketaren iztuliko neurketan


Club Athletic: Athletic Club - Cadiz CF neurketarako sarrerak
Kluba
Club Athleticeko kideek LaLigako hogeigarren jardunaldiko partidarako sarrerak eros ditzakete, igandera arte esklusiban