Athletic, Bizkaiko Gurutze Gorriaren jostailu bilketarekin bat

Athletic, Bizkaiko Gurutze Gorriaren jostailu bilketarekin bat

Klubeko San Mameseko denda bilketa-gune ofiziala izango da, eta bertako produktuan emandako 10 euroko erosketa bakoitzeko Chivasen aurkako partidarako sarrera bat oparituko da

Bizkaiko Gurutze Gorriak, Gazteen Gurutze Gorriaren bitartez, "Euren eskubideak jokoan" jostailu berriak biltzeko kanpaina aurkeztu du. Ekimena gaur haso da, abenduak 1, eta urtarrilaren 4an amaituko da. Athletic Clubek eta Fundazioak bat egingo dute aurten ere ekimenarekin eta San Mameseko denda bilketa-gune ofiziala izango da. 

Gainera, establezimenduan erositako 10 euro bakoitzeko, abenduaren 11n San Mamesen jokatuko den Athletic-Chivas partidarako sarrera bat oparituko da. Fundazioak, bestalde, 'Ser Williams' liburuaren 2.500 ale emango ditu.

Eguberri hauetan 5.000 jostailu baino gehiago biltzea da helburua, zailtasun sozialak dituzten eta haurrak beren kargura dituzten familiei emateko, beri ere gerrazkoak eta sexistak ez badira. 

Athletic Club eta Fundazioarekin batera, Surne Bilbao Basket eta Bilboko Udala ere izan dira aurkezpenean, besteak beste. 

Athleticek San Mamesen duen dendaz gain, kanpainaren gainerako bilketa-puntuak, ordutegiak eta informazioa https://www.cruzrojabizkaia.org/eu/juguetes/ webgunean kontsulta daitezke.