Ohar ofiziala Dubaien egingo den LaLigako Ezohiko Batzar Orokorraren inguruan

Ohar ofiziala Dubaien egingo den LaLigako Ezohiko Batzar Orokorraren inguruan

Athletic Club Dubain egingo den LaLigako lan-jardunaldietan eta Ezohiko Batzar Orokorrean izango da

Athletic Clubek bere bazkideei jakinarazi nahi die Dubaira joango dela LaLigak antolatutako lan-jardunaldietan eta Ezohiko Batzar Orokorrean parte hartzera.

Lan-agendak LaLigak antolatutako MENA lurraldean balio berezia duten murgiltze topaketak eta bilerak aurreikusten ditu. Hau da, lurralde horietan presentzia duten euskal enpresa eta erakundeekin bilerak eta World Corporate Summit barruan dagoen Nazioarteko Investopia Biltzarrean parte hartzea, Athletic Clubarentzat etorkizunean egon daitezkeen aukera estrategikoak aztertzeko.

Athletic Clubek bere independentzia adierazi nahi du gai honetan eta beste batzuetan duen jarrera zehazterakoan, Klubaren eta gure bazkideen interesak defendatuko ditu soilik.