Ortega y Amezaga, elkarrekin ametsa bete duten bi lagun

Ortega y Amezaga, elkarrekin ametsa bete duten bi lagun

17 urte besterik ez dituzten Athletic Clubeko harrobiko bi jokalariak, 2022an egin dute debuta Lehen Mailan

Adin nagusitasunera iritsi gabe ere, Sara Ortegak eta Jone Amezagak esperientzia ugari bizi izan dituzte Athletic Clubeko lehen taldean. Zalantzarik gabe, amaitzear dagoen 2022 hau urte oso aberasgarria izaten ari da talde zuri-gorriko harrobiko bi jokalari hauentzat. Biek ala biek gauza asko dituzte amankomunean eta Lehen Mailan finkatzeko asko lan egiten dute aurten Iraia Iturregiren eskutik debuta egiteko.

Lehena Sara Ortega izan zen. Erasoko jokalaria Erreginaren Kopako partida batean estreinatu zen 17 urte bete baino aste batzuk lehenago. Partida bideratuta zegoela, lehoi gisa lehen gola sartzeko gaitasuna izan zuen. Jone Amezagak Liga F 2022-2023 denboraldiko lehen jardunaldian debutatu zuen, eta bere lagun handiak bezala, golarekin egin zuen. Gainera, Zallakoak, taldearen egungo pitxitxiak, San Mamesen egin zuen lehen agerraldian ere aurkariaren atea zulatu zuen, 23.000 lagunen aurrean.

Entrenatu, ikasi, lehiatu...

Gazteak eta alaiak. Horiek dira Ikasketak eta bizitza profesionala uztartzen dituen jokalari bikote hau definitzen duten hitzak. Batxilergoko 2. maila ikasten dute eta Bilboko Institutu Publiko batean eskola etapa ahalik eta hobekien amaitzeko lanean dihardute egunez egun. Goizez entrenatu eta arratsaldez ikasi. Sara Lezamako Iribar Egoitzan bizi da; Jone, aldiz, gurasoen etxean hartzen du atseden, gauean Zallara iritsi eta beste egun gogor bati aurre egin aurretik.

Datorren urtean, urtarrilean eta otsailean, hurrenez hurren, 18 urte beteko dituzte. 2022 urte gogoangarri bat atzean utziko dute. Athleticekin debuta egin zuen urtean, Espainiako 17 urtez azpiko selekzioarekin Europako azpitxapeldun eta Munduko Txapelketako txapeldun bilakatu dira. Orain, ez dute gelditzeko unea ikusten, lanean gogor jarraitu beharko dutela badakite kategoria-jauziari ahalik eta azkarren egokitzeko. Entrenatzea, ikastea, atseden hartzea, lehiatzea... dira bere egunerokoan gehien errepikatzen diren hitzak. Badakite ez dutela beren adineko beste neska batzuen bizitza bizi, baina, era berean, jakitun dira edonork ezin izan dituela bi jokalari hauek egikaritu dituzten ametsak bete.