Athletic Club - Madrid CFF partidaren buletina deskargatu
Athletic Club - Madrid CFF partidaren buletina deskargatu
Lezamako neurketen ohiko buletina eskuragarri duzu Liga F-ko 11. jardunaldiko norgehiagokaren atariko eduki guztiekin
Dagoeneko Athletic Clubeko buletin digitalaz goza dezakezu. Biharko neurketaren atarian, Madrid CFF taldearen aurka Liga F-ko 11. jardunaldian, argitalpenak Marta Unzueri egindako elkarrizketa, Monenteren iritzia, Nekaneren gol-erregistroari buruzko erreportaje bat eta denboraldiaren hasierako honetan lehen taldean agertzen ari diren Jone Amezaga eta Sara Ortega gazteei buruzko beste bat biltzen ditu. Neurketari buruzko informazio estatistiko guztia ere eskuragarri dago (sailkapenak, jardunaldia, gure jokalarien denboraldiko datuak...).
Euskarri digitaletara egokitutako formatuan estekak eta bideoak txertatzen dira, informazioak osatzeko.