

Jone Amezaga eta Ane Elexpuru taldekideek bezala, atzo Athletic Clubeko harrobiko jokalari berri batek debuta egin zuen Lezaman elastiko zuri-gorria jantzita. Maite Zubieta Busturiako erdilariaz ari gara, Iraia Iturregik Liga F-ko hamaikagarren jardunaldiko azken minutuetan sartu zuena.
Urte gozoa izaten ari da 18 urteko jokalari gaztearentzat. Debutaz gain, talde zuri-gorriaren beheko mailetatik igaro jokalaria 19 urtez azpiko Europako txapeldun eta 20 urtez azpiko Munduko txapeldun izatea lortu baitu uda honetan.
Ikasturte honetan, filialaren fitxa izaten jarraituko du, baina beti lehen taldearen eskura izango da. Eguneroko lanak bidea irekiko dio denboraldi honetan minutu gehiago izateko. Zorionak!


Bilbao Athleticek berebiziko garaipena lortu du
Lezama
Lehoikumeek nagusitasunez hartu dute mendean UD Logroñes Lezaman


Athleticek gol batengatik galdu du Valdebebasen
Emakumezkoena
Lehoiak berdinketatik gertu egon ziren batez ere bigarren zatian Real Madrid estutu ostean (2-1)
-150.jpg)
.jpg)
"Erasoan hortzak erakustea falta zaigu"
Emakumezkoena
Iraia Iturregik badaki zaila izango dela biharko hitzordua Real Madriden aurka, baina une honetan “lasaitasuna izateko” deia egin du


Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Jarraitu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia Lezamatik


Iñigo Lopez Bilbao Athleticera batu da
Lezama
Aurrelaria Arenasen lagatuta jokatu ostean itzuli da Lezamara
-150.jpg)
.jpg)
Athleticek Real Madrid bisitatuko du
Emakumezkoena
Talde zuri-gorriak hiru puntuak bilatuko ditu eta sentsazioak berreskuratu nahi ditu Valdebebaseko hirugarren sailkatuaren aurka


Athletic, Gazte mailako Kopako final-laurdenetara
Lezama
Bittor Llopisen mutilak 1-0 gailendu dira AD Alcorconen aurka Lezaman


CD Calahorrarrekin akordioa Aritz Pascual Errioxako taldera batzeko
Lezama
Athleticek salmenta baten portzentaje bat erreserbatu du eta aurrelariari bidea eman dio Errioxako klubarekin sinatzeko


Levantek irabazi du Lezaman
Emakumezkoena
Zuri-gorriek 0-3 galdu dute sasoi bikainean dagoen talde valentziarraren aurka


"Mentalki indartsuagoak izan behar gara"
Emakumezkoena
Iraia Iturregik bere taldea Levante UD mailako "oilar" bati gailentzeko gai ikusten du