

Ander Herrera komunikabideen aurrean agertu da Lezaman. Taldeak ateak irekita egindako entrenamenduaren ostean, Athletic Cluben momentua baloratu du erdilariak: "Taldeki balorazioa oso ona da: posizio bikaina sailkapenean, Kopako kanporaketa bat pasa eta Bilbotik gertu beste kanporaketa bat jokatzeko aukerarekin. Niri dagokidanez, une batzuetan ekarpenak egin ahal izan ditut, baina ez nahiko nukeen erregulartasunarekin. Minutuak batzen saiatzeko eta, guztiaren gainetik, taldea dagoen postu horietan mantentzeko lanean ari naiz. Ilusio handia egiten digu datorren denboraldian Europan Kluba ordezkatzeak. Amets bat da eta horregatik borrokatuko dugu".
Txapelketa ofizialera itzultzea oso "gogorra" izango da, baina Herrerak taldearen lan egiteko eran eta taldekideen konpromisoan konfiantza du: "Zalantzarik gabe oso norgehiagoka garrantzitsuak dira, denboraldi amaieran Europaren alde borrokatuko duten taldeen aurka. Onena da beti berdin jokatu ditugula partidak, aurkaria edozein dela ere. Prestatzeko modurik onena hurrengo neurketari garrantzitsuena balitz bezala aurre egitea da, errespetu osoz eta gure bertsiorik onena ateraz. Igande honetan, Chivasen aurka San Mamesen, aukera ezin hobea da, gure zaleekin batera".
Itzuli ondorengo lehen hilabeteengatik galdetuta, erdilariak Kluba goraipatu du: "Beti nabaritu dut jendearen maitasuna, eta orain, itzuli naizela, ere. Ni neu izaten saiatzen naiz, eta jarrera eredugarria erakusten. Gazteek ikus dezatela aurrera egiten eta gauzak ondo egiten, kirol-ibilbide zoragarriak egin eta gauza oso onak lor daitezkeela. Athletic aldatu egin da azpiegiturei dagokienez, baina Kluba guztiaren gainetik jartzen duen jende umila eta langilea hemen da oraindik. Athletic inoiz baino biziago dago".



Alegazioak Yuri Berchicheren lehen txartel horia dela eta
Lehen taldea
Athletic Clubek alegazioak aurkeztu dizkio joan den ostiraleko Cadizen aurkako epaile aktari Lehiaketa Batzordean


Lan plangintza otsailaren 11ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka otsailaren 11ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


"Abiapuntu ona da"
Lehen taldea
Ernesto Valverdek bigarren itzulia ondo hasi izana ospatu du, Cadizen aurka lortutako garaipenaren ostean


San Mames Sanceten erritmora berotu da
Lehen taldea
Cadizek Athleticen bolada txarraren hutsak ordaindu ditu nafarraren hiru golei eta Yerayren beste bati esker


Deskargatu Athletic Club - UDG Tenerife partidaren buletina
Lehen taldea
Eskuragarri duzu Lezaman jokatuko den Liga F-ko 18. jardunaldiaren inguruan datu interesgarrienak biltzen dituen buletina


Partida aurrekoa: Athletic Club-Cadiz CF
Lehen taldea
Sergio Gonzalezek zuzentzen duen taldea denboraldiko momenturik onenean helduko da San Mamesera, azken partidetan 15 puntutik 8 lortuta


Deialdia: Athletic Club-Cadiz CF (20. J)
Lehen taldea
Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu bihar, otsailak 3, 21:00etan San Mamesen jokatuko den partidarako
-150.jpg)
.jpg)
Deskargatu Athletic Club-Cadiz CF partidako buletina
Lehen taldea
Gozatu San Mamesen jokatzen diren partiden ohiko buletinaz, norgehiagokaren aurreko eduki guztiekin


"Ezinbestekoa da LaLigako garaipenarekin topo egitea berriro"
Lehen taldea
Ernesto Valverdek bihar Cadizi San Mamesen irabaztea espero du, erregulartasunaren txapelketan hiru puntu lortzeko berriro


Zuzenean: Ernesto Valverderen prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, biharko Athletic Club-Cádiz CF partidaren atarian