

Gernikako Arbola Sariaren joaneko partida igande honetan jokatuko da (abenduaren 11n, 19:00etan Bilbon eta 12:00etan Guadalajaran, Mexikon), San Mamesen.
Athleticen eta Chivasen arteko lehia bikoitz honek karga sinboliko handia du. Lehenik eta behin, berdegunean, kirol filosofia dela eta munduan paregabeak diren bi talde jokatuko baitute elkarren aurka. Bestetik, txapelketaren formatuak berak badu bere istorioa. Haren garaikurra da adibiderik argiena. Suz markatutako enbor zati bat, sinbolo esanguratsu askorekin: zuhaitza, sustraiak, ezkutuak, bertoko futbolariak.. Bi zatitan banatutako garaikurra da, eta txapelduna zein den jakitean baino ez da batuko. Ordura arte, talde bakoitzak zati bat gordeko du.
Zuhaitza bi taldeetako historiaren eta ezkutuen zati garrantzitsua da; baita sustraiak ere, bi klubek aldarrikatzen duten kirol filosofia dela eta: euren lurraldeko jendearekin jokatzea.
San Mameseko neurketan, partidara hurbiltzen diren athleticzaleei deigarria egingo zaie lehoiek bigarren elastikoa jantzita zelairatzea. Chivasekin hitz egin ondoren, bi klubek erabaki dute kolore zuri-gorriak talde bisitariak jantziko dituela, abegi onaren erakusgarri. Kortesiazko keinu hau ohikoa zen futbolaren jatorrian. Horrela, Chivas zuri-gorriz arituko da San Mamesen eta hala egingo du Athletic Clubek ere uztailean Mexikoko Akron zelaian jokatuko den neurketan.
Golen abantailarik gabe, emozioz jositako lehia baten alde
Gernikako Arbola Saria irabazteko ez da bi taldeen arteko gol-averagea kontuan hartuko, antzinako erara egingo da. Hau da, taldeetako batek partida bat irabazten badu, aldea edozein dela ere, eta beste taldeak bestea irabazten badu, emaitza edozein dela ere, penaltien txandan erabakiko da lehia (bost talde bakoitzeko, eta berdinketak jarraitzen badu, beste bat talde bakoitzeko, irabazlea erabaki arte).
Gainera, bi partidetan ez da aldaketetarako mugarik egongo. Hori bai, hiru txandatan egin beharko dira gehienez, atsedenaldikoa kontutan hartu gabe.
Azken finean, sinbologiaz eta zentzuz betatko bi kluben arteko ohiko erronka izango dugu igande honetan San Mamesen.



Musikaz eta futbolaz beteriko bi aste Geurian!
Kluba
San Mameseko kirol tabernak hiru kontzertu eta Valencia-Athletic eta Atletico-Athletic partidak eskainiko ditu


Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia
Bazkideak
Zozketaren batean saridunetako bata bazara konturatu


Raúl García: “Indartsu sentitzen naiz maila gorenean jarraitzeko”
Lehen taldea
Aurrelari zuri-gorria pozik dago Athleticen , "entrenatzailea konbentzitu eta ahal dudan guztia jokatzeko lanean"


Zuzenean: Raul Garciaren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarrai ezazu streaming bidez Athletic Clubeko jokalariaren agerraldia Lezamako prentsa aretotik


Athletic Clubek Agate Deuna ospatu du
Kluba
Aurten ere, herriko gazteak lehoiei Euskal Herriko ohiko kanta abestera joan dira Lezamako instalazioetara


Alegazioak Yuri Berchicheren lehen txartel horia dela eta
Lehen taldea
Athletic Clubek alegazioak aurkeztu dizkio joan den ostiraleko Cadizen aurkako epaile aktari Lehiaketa Batzordean


Umeen sarrerak Girona FC taldearen kontra
Bazkideak
Haurrentzako sarrerei buruzko San Mameseko Ligako hurrengo partiduan informazioa jaso ezazu


Jokin Altuna, otsaileko enbaxadorea 125. urteurrenean
Kluba
Pilotari gipuzkoarra, 26 urterekin sei txapel dituena, txikitatik da Athletic Cluben jarraitzaile sutsua


Lan plangintza otsailaren 11ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka otsailaren 11ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


"Abiapuntu ona da"
Lehen taldea
Ernesto Valverdek bigarren itzulia ondo hasi izana ospatu du, Cadizen aurka lortutako garaipenaren ostean