Informazio erabilgarria: Athletic Club – Chivas de Guadalajara

Informazio erabilgarria: Athletic Club – Chivas de Guadalajara

Igande honetan, 19:00etan, Gernikako Arbola Sariko joaneko partida ikustera San Mamesera joango direnek aintzat hartu behar dituzten datuak

Futbolik gabe aste batzuk igaro ondoren, San Mamesek ateak ireki ditu berriro igande honetan (19:00etan) Athletic Clubek Munduko Txapelketan zehar jokatuko duen bigarren lagunartekoa hartzeko. Jarraian, Guadalajarako Chivasen aurka Gernikako Arbola Sariaren joaneko partida ikustera Katedralera hurbilduko diren pertsona guztientzako datu interesgarriak azaltzen dira:

Ateak irekitzea

San Mamesera sartzeko ateak 17:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko.

Sarbidea zure bazkide txartelarekin

San Mameserako sarbidea sarrera zenbakidunarekin baino ez da egingo. Partida honetarako EZ du balioko bazkide txartelak (ez fisikoa, ez digitala) ezta Gazte Abonoen kodea ere. Bazkidea bazara eta oraindik egin ez baduzu, sarrera 13 eurotan lor dezakezu esteka honetan, zure bazkide kodea eta PIN kodea BAZKIDE/A gunean sartuta.

Sarreren salmenta

Leihatilak San Mameseko 6. eta 7. ateen artean daude, eta ordutegi honetan egongo dira zabalik:

Larunbatean, abenduaren 10ean, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
Igandean, abenduaren 11n, 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik aurrera.

Sarrerak online erosi.

Ikusleek pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango dituzte, horiek agortu arte.

San Mameseko dendaren irekiera

Denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) 10:00etatik 21:30era egongo da zabalik, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

Ostalaritza zerbitzuak

Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sport tabernan, 12:00etik aurrera. Edari- eta janari-eskaintza zabala dago, baita partida bere pantaila erraldoietan ikusteko aukera.

Gainera, La Campa de los Ingleses taberna 10:00etatik 16:45era egongo da zabalik, gosari, brunch eta asteburuko menuekin.

San Mames Jatetxea eguerdiko 13:30etik 16:30era irekiko da, euskal-mexikar fusioko menu berezi batekin. Fernando Canalesek, San Mames Jatetxeko sukaldariak, eta Javier Cuberok, Agavero jatetxeko jabeak (Mazarredo 65, Athletic dendaren aurrean, Guggenheim aurrean) eta Bilboko janari aztekaren aitzindariak, karta goxo bat prestatuko dute partidaren aurreko orduetan Bizkaiko eta Mexikoko gastronomiaren zaporeak eta aromak nahastuko dituena.

AC Museoa eta Tour San Mames

Athletic Club Museoa (20. atearen ondoan) bisitatu ahal izango da partidaren aurretik, 10:00etatik 17:00etara, baina San Mameseko Tourra 14:00ak arte egongo da erabilgarri.

Erreserbatu zure lekua orain.