
Jose Antonio Beitia lehoi ohiaren heriotza
Jose Antonio Beitia lehoi ohiaren heriotza
1972/73 denboraldian Kopako txapelduna izan zen taldeko atzelaria, hiru urtez aritu zen lehen taldean eta 31 partida jokatu zituen
Athletic Clubek deitoratzen du Jose Antonio Beitia bere futbolari ohiaren heriotza 75 urte zituela. Atzelaria lehen talde zuri-gorriko kide izan zen hiru urtez, eta 1972/73 denboraldian Kopako txapeldun izan zen, CD Castellonen aurka, Milorad Pacicen aginduetara.
Betiak 31 partidatan hartu zuen parte, Bilbao Athleticekin Bigarren Mailara igotzea lortu ondoren, eta gero CA Osasuna, CyD Leonesa eta Gernika Cluben koloreak defendatzera pasa zen 1975/76 denboraldian erretiratu zen arte.
Klubak bere familia eta lagun guztiei doluminak helarazi nahi dizkie eta Athletic Clubeko jokalariek biharko Chivas de Guadalajara taldearen aurkako lagunartekoan bere omenez, eta Jose Miguel Eizaguirre, duela gutxi hil den Klubeko zuzendari eta kontulari ohiaren omenez, besoko beltza eramango dutela jakinarazten du.